Astekaria

 Elkarrizketak 

Iñaki Gurrutxaga: «Euskal futbola, harrobi eta bertako jokalariek egiten dute berezi»

Irudia

Jon Odriozola


1444. alea
1993-07-18
alde 0    kontra 0

Iñaki Gurruxaga, ETBko saio baten zuznedariari elkarrizketa

Iñaki Gurrutxaga: «Euskal futbola, harrobi eta bertako jokalariek egiten dute berezi»

Uztailaren hasieraz geroztik, ostiralero eta 13 atalez, ETBren eskutik, «Euskal Futbolaren Historiaren» berri jakiteko aukera dugu. Gertakizun, gol historiko eta orain arte ikusi gabeko irudiak dastatu ahal izango ditugu. Lehen atalak euskal futbolaren sorrera aztertu bazuen ere, euskal talde ezberdinak, Euskadiko Selekzioa, «Atezainen Habia» eta hamaika alor ezberdin jorratuko dira. 80 protagonistatik gora elkarrizketatu dituen hogei pertsonatako `plantila', Iñaki Gurrutxaga, 27 urteko tolosar ekoizleak `zuzendu' du. «Ezkongabe bokazional» hau oso txirrindularitza zalea izateaz gain, rugbya kirol nagusitzat dauka.

ARGIA. Zer koloretakoa da zure bihotza, «zuri-gorria», «txuri-urdina» edo «gorritxoa»?

IÑAKI GURRUTXAGA. Txuri-urdina.

A. Hondartza-futbolak zer nolako garrantzia dauka euskal futbolaren historian?

I.G. Izugarria.

A. Zein da euskal `harrobirik' hoberena: Tajonar, Lezama, Zubieta edo Atxarte?

I.G. Lezama, baina makal dabil...

A. Emakumezkoen futbol partidu batek, noizbait Nou Camp beteko ahal du?

I.G. Borondaterik balego, bete beharko luke.

A. Argoteren erdiraketak, Kortabarriaren esperientzia edo Patxi Irigibelen golak?

I.G. Lehenengo bien profesionaltasuna eta bizitzaren aurrean duten jarrera.

A. Iribar, Zubizarreta edo Lopez Vallejo.

I.G. Iribar, dudarik gabe.

A. Osasunako entrenatzaile bazina, aurrelari posturako, Indurain, Hemingway edo San Fermin fitxatuko zenuke?

I.G. San Fermin, jator eta alaiagoa delako.

A. Gorriz-en 559 partiduko errekorra, inork hautsiko al du?

I.G. Futbolaren egoera ikusita, zaila da.

A. Toshack, Heynckes edo Zabalza.

I.G. Zabalza, etxekoa baita.

A. Zamorak El Molinon-en edo Pelek `guraizez' «Evasión o victoria» filmean lorturiko zein gol duzu gogokoagoa?

I.G. Zamorarena, negar malkoak atera baitzizkidan.

A. Euskadiko Selekzioak, zein selekziori gola egiten ziola amets egin duzu?

I.G. Espainiakoari.

A. Alaves, noiz igoko da lehen mailara?

I.G. Kirol politika apal eta umilagoa egiten ez duen bitartean, zail izango du.

A. San Mamesko `katedrala', Sadarreko `eliza herrikoia' edo Anoetako `Vatikano' berria.

I.G. San Mamesko katedrala.

A. Euskal futbolak, beste futbol historiek ez duten zer ezaugarri berezi dauka?

I.G. Aspaldidanik, harrobia zaindu eta bertako jokalariei aukerak ematen dizkiela.

Jon Odriozola

63

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak

Pertsonaiaz\GURRUTXAGA1

Egileez\ODRIOZOLA3\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1443
 
azala1442

1444 zenbakia.
1993ko uztailaren 18a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza