Astekaria

 Elkarrizketak 

«Zuzenean ikusten da talde bat salduta dagoen ala ez»

Irudia

Joxi Goikoetxea


1439. alea
1993-06-13
alde 0    kontra 0

E.H. Sukarraren disko berria kalean da, "Irtenbide bakarra"

«Zuzenean ikusten da talde bat salduta dagoen ala ez»

Kalean da E.H. Sukarra taldearen disko berria

Argitaratu da «Irtenbide bakarra», E.H. Sukarra taldearen bigarren diskoa. Aurrekoa bezala Esan Ozenki konpainiak plazaratu du, eta zenbait berrikuntza sumatzen dira bertan arrakasta handia izan zuen euren lehen diskoarekiko. Donostiako Intxaurrondo auzoan jo aurretik soinu probak egiten ari zirenean izan ginen taldeko partaideekin.

ARGIA. Zazpi kantu besterik ez dituzue bildu lan berrian.

E.H. SUKARRA. Aurreko diskoko kantuak baino luzeagoak dira, korapilatsuagoak eta aldaketa gehiago dauzkate. Kantu batzuk gogorragoak dira, eta hitzak berriz, serioagoak, pentsatuagoak. Dena den, badira aurreko lanarekin zerikusi handiagoa duten bi kantu.

A. Konponketa lan handiagoa egin duzue.

E.H.S. Gehiago zaindu dugu alde hori. Denbora gehiago izan dugu ere grabaketa egiteko. Lehenengo diskoan ez geneukan argi soinua, eta ondorioz ez zen egon soinu ekoizpen onik gure aldetik. Estiloa edo bidea finkaturik gabe zegoen.

A. Lehenengo diskoa plazaratu eta denbora gutxian arrakasta handia lortu zenuten. Zein da sekretua?

E.H.S. Arrakasta edo ospea baino, kontzertu aldetik jarraipena izatea lortu dugu eta jende askok gu ezagutzea. Une egokian egotea izan daiteke, zortea ere... Maketa lehiaketa irabazi genuenean beste talde batzuen soinua jorratzen zuten maketa asko aurkeztu zirela esan ziguten. Agian, zerbait berria egiten dugulako gustatzen zaio jendeari gure musika. Baina gauza gehiago behar dira: egiten duzuna ondo egina egotea, feeling izatea eta jendeari gustatzea.

Hala ere, ospea gauza bat da baina zuzenean jo behar duzu, entseiatu behar duzu. Ospea izanagatik ere ez zaizu dena eginda etorriko. Orduan izaten duzu konpromezua, eta egin behar duzu lan handiagoa. Zunenean jotzea da garrantzitsuena eta asko zaintzen dugu alde hau.

A. Europan zehar aritu zarete orain dela gutxi.

E.H.S. Hamalau kontzertu egin genituen eta denetarik egon zen: areto txikiak, handiagoak... Italian oso gustura jo genuen, baita Alemanian ere. Oso ondo egon da bira osoa. Gainera, Berlinen eta beste zenbait tokitan, konturatu gara zaleak baditugula.

A. Beraz, euskaraz kantatzeak ez du mugarik ezartzen kanpora irteteko garaian.

E.H.S. Dudarik ez dago. Irten daiteke. Kanpoan ez diote hizkuntzari erreparatzen. Espainian jotzeko garaian izan daiteke muga euskara. Musika baino, arazo sozio-politikoa da. Su Ta Gar-ek Madrilen jo zuenean irrati batean «Baina elkar ulertuko dugu, ezta?» galdetu zieten.

A. Zer diozue aurten pil-pilean egon den dinosaurioen gaiari buruz?

E.H.S. Egon daiteke garai bateko ospeari esker bizi den talderik, baina guzti hau zuzenean frogatzen da. Zuzenean ikusten da talde bat salduta dagoen ala ez. Gauzak alde horretatik ez baitira zerutik etortzen.

A. Zaila al da gaur egun talde bat muntatu eta aurrera ateratzea?

E.H.S. Euskal Herrian jotzea ez da zaila. Entseiatzeko lokala eta musika tresnak dauzkan talde batek jo dezake. Baina gaztetxeetatik atera, diru gehiago irabazi eta disko bat grabatu ahal izatea ez da hain erraza. Talde on asko hor gelditu eta erre egin dira. Jauzi hori egitea zail da.

Toki guztietan Su Ta Gar, E.H. Sukarra edo Negu Gorriak nahi dute. Jendeak bost talde besterik ez ditu nahi. Kontzertu bat antolatzeko garaian, dirua daukatenean, hauetako bost taldeetariko bat kontratatzen dute. Disketxeek ere badakite zein talderi grabatu diskoa. Ez dira inoiz arriskatzen. Merkatua badagoela ikusi arte ez dira mugitzen.

Joxi Goikoetexa

42-43

Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argitalpena\Diskoak

Gaiez\Kultura\Musika\Argitalpena\Diskoak

Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Taldeak\E.H. SUKARR

Egileez\GOIKOETXEA7\Kultura

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1438
 
azala1437

1439 zenbakia.
1993ko ekainaren 13a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia