Astekaria

 Elkarrizketak 

Roberto Lopez: «Nahiago nuke irratsaio guztiak euskaraz balira»

Irudia

Jon Odriozola


1438. alea
1993-06-06
alde 0    kontra 0

Roberto Lopez Onda Ceroko kazetariari elkarrizketa

Roberto Lopez: «Nahiago nuke irratsaio guztiak euskaraz balira»

Euskara, Euskal Herriko hizkuntza delako eta jasan duen zokoraketa tarteko; eta urteotan jasaten ari den gorakada» lirateke Eibarko Onda Cero eta «...eta kitto!» erakundeek, euskararen aldeko irrati erronka burutzeko, azaldu dituzten arrazoiak. Hitzarmen hau medio, uda hasiera arte, irrati honetako entzuleek, asteazken eta larunbatetan, albistegi eta elkarrizketak euskaraz dastatzeko aukera izango dute. Hortaz, euskararen aldeko pauso berri honetan, akordioaren sinatzailea izan den Onda Ceroko Eibarko lehendakaria den Roberto Lopezekin solasalditxo bat izango dugu.

ARGIA. Zerk bultzatu zintuzten, astean bi aldiz, euskarazko saioak egitera?

ROBERTO LOPEZ. Lehengo urteko iraila aldera, entzuleen lehen indizeak jasotzearekin batera, zera ikusi genuen, gure entzule gehienak, euskaraz hitz egiten zuela eta ikasketa maila altu batekin gainera. Ikuspegi lokaletik, gure lankide askok euskaraz badakite ere, «...eta kitto!» herri erakundearekin, elkar laguntzeko aukera aztertu eta berau burutzea, interesgarria iruditu zitzaigun.

A. Zer nolako programak eskainiko dizkiguzue?

R.L. Uda garaira arte, euskara hutsezko hamalau saio egin eta astean bi aldiz, aireratuko ditugu. Asteazkenetan, ordu laurden batez, eskualdeko albistegiak jorratuko ditugu, eta larunbatetan, ordu erdiz, asteburuko kultur agenda eta pertsonaia ezagunen bati elkarrizketa. Aurkezle lanetan, «...eta kitto!» erakundeko bi partaide izango ditugu, Jose Luis Gorostegi eta Letizia Gomez. Guk gure aldetik azpiegitura ipiniko dugu, emanaldiak ahalik eta kalitate onenean entzuleen etxeetara irits daitezen. Ondoren, uda partean, euskararen presentzia mantentzen ahaleginduko gara, eta ia berriz ere, iraila aldera edo, asmo berri honi berriro ekiten diogun.

A. Programaketa guztia euskaraz egingo den eguna, gertu ikusten ahal duzu?

R.L. Kataluniako emisorak adibidez, emanaldiaren zati haundiena katalanez egiten du. Ondorioz, helmuga hori gertu ikustearekin batera, esperantzatsu nago. Nahiago nuke programa guztiak euskaraz balira, baina badakigu gure entzule kopuru haundi batek ez dakiela euskaraz. Beraz, oreka bat aurkitu beharra daukagu. Hala ere, etorkizunean irrati-nobelaren bat balego edo, aurrera ekingo genuke, zeren eta ez dugun euskeraren presentzia testimonial bat soilik eman nahi, su honek pizturik irautea nahi dugu. Nire iritziz, euskarazko kazetaritzak maila altu bat izan dezake.

Jon Odriozola

63

Gaiez\Komunikabid\Irratia\Onda Cero

Pertsonaiaz\LOPEZ5

Egileez\ODRIOZOLA3\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1437
 
azala1436

1438 zenbakia.
1993ko ekainaren 06a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia