Astekaria

 Elkarrizketak 

«Pilota federakundeen laguntza behar dugu»

Iñaki Izquierdo


Ander Usabiaga


1438. alea
1993-06-06
alde 0    kontra 0

Tiburzio Arrastoa, Laxoa Elkarteko kideari elkarrizketa

«Pilota federakundeen laguntza behar dugu»

Tiburzio Arraztoa, Laxoa Elkarteko Kidea:

ARGIA. Noiz sortu zen Laxoa Elkartea eta nola dago antolatuta?

T. ARRAZTOA. Gure elkartea 1980an sortu zen, laxoari bultzakada bat eman nahian. 1979an desafio bat antolatu genuen, baina txapelketak hurrengo urtean jarri genituen martxan.

Elkartean txapelketan parte hartzen duten herri guztiek badute ordezkari bat, eta Baztan Errekako Laxoa Txapelketa antolatzen duen batzordean ere 7 edo 8 pertsona ari dira lanean.

A. Galtzeko zorian egonik, nola berpiztu zen laxoa?

T.A. 1960 inguruan Jesus Jaimerena, Iruritako apaiza, laxozale amorratua, guanteak biltzen hasi zen. Etxeetan oroigarri bezala zeudenak bildu, berriak egiteko eredu bezala hartu eta txapelketa bat antolatu zuen. Zazpi talde bildu zituen. 1960-1964 artekoa oso garai ona izan zen. Gero guk hartu genion lekukoa.

A. Zuen lanean ba al daukazue instuzioen laguntzarik?

T.A. Badaude dirulaguntzak, udaletxeetatik eta Nafarroako Diputazioaren aldetik. Egon dira laguntzaile batzuk ere. Momentuan patxaran etxe batek laguntza ematen die. Alde horretatik ezin gara kexatu. Gaur egun behar duguna beste mota bateko laguntza da, batez ere pilota federakundeek gure kirola sustatuz eta zabalduz eman dezaketena.

A. Ikusten al diozue jarraipenik laxoari?

T.A. Txapelketa direla medio mutiko asko aritzen dira laxoan. Gainera txapelketa hauen garrantzia ez da laxora bakarrik mugatzen, erremonterako eskola izugarria da eta. Honen adibide argia, Doneztebeko «Koteto» Ezkurraren kasua da, egungo promesarik handienetakoa.

Iñaki Izquierdo/ Ander Usabiaga

30

Gaiez\Kirola\Pilota\Besteak

Pertsonaiaz\ARRAZTOA1

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1437
 
azala1436

1438 zenbakia.
1993ko ekainaren 06a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia