Astekaria

 Elkarrizketak 

Mikel Sarriegi: «Badira hiru edo lau urte maila altua dagoela Euskadiko Aurresku Txapelketan»

Irudia


1438. alea
1993-06-06
alde 0    kontra 0

Mikel Sarriegi aurresku txapeldunari elkarrizketa

Mikel Sarriegi: «Badira hiru edo lau urte maila altua dagoela Euskadiko Aurresku Txapelketan»

ARGIA. Euskadiko 13. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa irabazi duzu.

MIKEL SARRIEGI. Egia esan, ez da lehenengo urteetan irabaztea bezala, urte asko baitira, baina hala ere ilusioa ikaragarria da. Beharbada, azkenetakoa izan daitekeelako.

A. Zortzigarren txapela irabazi duzu aurten.

M.S. Iaz eta orain hiru urteko txapelketa irabazi zuen Ramon Sanchezek eta orain bi urtekoa nik irabazi nuen. Orain dantzarion maila berdintsua da eta lehen neukan diferentziarik ez dago. Horrek beti beste motibazioa ematen du.

A. Hain zuzen, aurtengo txapelketan nabarmena izan da parte hartu zenuten hamabi dantzarien maila handia.

M.S. Aurten goi maila horri eutsi egin zaio, baina badira honezkero hiru edo lau urte maila oso altua lortu dela.

A. Zeintzuk dira zure hurrengo asmoak dantza munduan?

M.S. Ez da esaten erraza. Izango bagenu dantza profesional gisa lantzeko aukera... Denak amateurrak gara, beraz, dantza ez da gure bizitzan lehentasuna daukan zerbait. Beasaingo dantza talde batean jarduten dut, eta lan egiten jarraituko dut bertan, gurekin egin duten bezala gazteei dakidana erakusten. Martxa horri eutsi eta sortzen diren gauzak aurrera eramaten jarraituko dut. Ez daukat dantza munduan izugarrizko helbururik.

53

Gaiez\Kultura\Dantza\Dantzariak

Pertsonaiaz\SARRIEGI2

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1437
 
azala1436

1438 zenbakia.
1993ko ekainaren 06a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia