Astekaria

 Elkarrizketak 

Felipe Juaristi: «Apustu handia da Alberdania, kalitateko literatura argitaratzea baita»

Irudia

Joxi Goikoetxea


1438. alea
1993-06-06
alde 0    kontra 0

Felipe Juaristiri elkarrizketa Alberdania argitaldariari buruz

Felipe Juaristi: «Apustu handia da Alberdania, kalitateko literatura argitaratzea baita»

ARGIA. Zuk idatzitako «Laino artean zelatari» poema liburua argitaratu du Alberdaniak.

FELIPE JUARISTI. Liburu zaila da, gogoeta lana baita. Poesia filosofikoa landu dut. Nire burutazioak denborari buruz, entropiari buruz. Denboraren joan-etorria, entropiaren teoria eta maitasun modernoari buruz eta harrokeriari buruz ere aritu naiz. Tonu horretan dago. Nahiko liburu sendoa da, eta trinkoa batez ere.

A. Urte batzuk pasatu dira aurreko poesia lana plazaratu zenuenetik.

F.J. Zazpi urte inguru. Dena den, liburu honetan dagoen poema zaharrenak bost edo sei urte ditu. Ez naiz geldirik egon, beste poesia klase bat egin nahi nuen eta horrek beti behartzen zaitu lan ezberdina egitea. Ni oso eroso sentitzen nintzen «Hiriaren melankolia» argitaratu nuenean, poesia tonu hori landuz. Baina pentsatu nuen poesia beste zerbait ere bazela eta orduan tonua aldatu nahi izan nuen. Guzti honen ondorioa da lan berria. Geldirik egon baino beste epe eta erritmo batez jardun dut.

A. Zer esango zenuke Alberdania argitaldariari buruz?

F.J. Oso goiz da Alberdaniari buruz hitz egiteko, hiru liburu besterik ez baititu argitaratu. Argitaldari baten garantia ez da lehenbiziko liburuak plazaratzea, baizik eta hauei jarraipena ematea eta batez ere hasierako tonu horri eustea. Apustua handia da. Azken batean kalitateko literatura argitaratzea da, eta euskal literaturaren egoera ikusita apustua nahiko zaila dela uste dut. Baina hor daudenak ezagututa ondo aterako da. Ilusio pixka bat egiten dit argitaldari berri bat zabaltzea. Beti izaten da pozgarri.

Joxi Goikoetxea

45

Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argiteletxe\Alberdania

Pertsonaiaz\JUARISTI2

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1437
 
azala1436

1438 zenbakia.
1993ko ekainaren 06a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia