Astekaria

 Elkarrizketak 

Olatz Zugasti: «Irratietan entzuten ez diren musikak aditzera emateko gogoz nago»

Irudia

Jon Odriozola


1437. alea
1993-05-30
alde 0    kontra 0

Olatz Zugastiri elkarrizketa

Olatz Zugasti: «Irratietan entzuten ez diren musikak aditzera emateko gogoz nago»

Duela egun batzuk, taula gainean «Kantu baten bila nabil», azken diskoko abestiak tarteko, bere ahotsaz gozatzeko aukera izan genuen. Olatz Zugasti hernaniarra ez da gaur goizekoa abesti munduan, bainan bai irrati saio bat zuzentzeko orduan. Egin Irratiaren eskutik, larunbatero bi orduz, munduko leku askotako herri musikak entzuteko aukera dugu. «Orain arte egin dudanarekin konparatuz, gauza erabat ezberdina da», dio Olatzek. Entzun ahal izango dugun musika atseginaz gain, elkarrizketa batzuk ere egingo ditu.

ARGIA. Nondik nora sortu zitzaizun Egin Irratian musika saio hau egiteko aukera?

OLATZ ZUGASTI. Irratsaio bat egiteko asmoa duela denbora dexentetik neukan. Irratiak betidanik asko erakarri izan nau, beste komunikabide batzuk baino gehiago, telebista esaterako. Irratiak bere baitan misterio handiagoa dauka. Beste alde batetik, gaur egun irratietan, «karentzia» musikal bat ikusten dut eta ondorioz, lan berri honi ekin diot. Programaren iparra, musika herrikoiaren tendentzia berriak ezagutarazteko asmoa daukat.

A. Zer motatako musikarekin esnatuko gaituzu larunbat goizetan?

O.Z. Lehen programan, adibidez, kantari libiar baten doinuak aireratu nituen, Madagaskarreko talde batekin batera. Musika nahiko berezia da, hemengo irratsaioetan gutxi edo ezer ere entzuten ez dena. Andoni Tolosaren «Itaka» saioaren jarraitzaile naiz, esan daiteke ildo beretsutik doala. Andonirena, magazina den bezala, nirean musika aurkeztu eta pixka bat komentatu egiten da.

A. Irratiko mikrofonoak asko urduritzen al zaitu?

O.Z. Batek baino gehiagok, `orain arte egin duzunarekin, gauza erabat ezberdina da' esaten zidan. Estudioan, hitz egiteko orduan, argi gorria ikustera ohituta nago. Baina entzuleak ondo entzun dezan, ahotsaren tonoa eta beste gauza batzuk kontuan hartu behar direnez, pixkanaka ofizioa ikasi egin beharko dut

A. Zein entzuleri doa zuzendua zure programa?

O.Z. Askotan esaten dugu entzuleari eskatzen duena ematen zaiola. Honi zera gaineratu behar zaio, entzuleari beste aukera bat ematen ez bazaio edo leihatila bat irekitzen, gauza murriztu edo gauza konkretu batera mugatzen da. Komunikabideek ahalik eta irekienak izan behar dute, eta ohizko irratietan entzuten ez den musika, bizirik dagoela jakinarazi eta aditzera eman.

Jon Odriozola

63

Gaiez\Komunikabid\Irratia\Egin Irrati

Pertsonaiaz\ZUGASTI1

Egileez\ODRIOZOLA3\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1436
 
azala1435

1437 zenbakia.
1993ko maiatzaren 30a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza