Astekaria

 Elkarrizketak 

Paulo Agirrebaltzategi, EKBko lehendakaria: «Ekimen eta erakunde sozialekiko jarrera politikoak aldatu behar dira»

Irudia

Ritxi Lizartza


1436. alea
1993-05-23
alde 0    kontra 0

EKBko lehendakariari, Paulo Agirrebaltzategiri elkarrizketa

Paulo Agirrebaltzategi, EKBko lehendakaria: «Ekimen eta erakunde sozialekiko jarrera politikoak aldatu behar dira»

ARGIA. Zer ekarri dio EKBk euskal kulturari?

P. AGIRREBALTZATEGI. Euskalgintzako eta euskal kulturgintzako sektore ezberdinetako erakundeen koordinazioa eta eragintza. Horri begira eratu dituen zerbitzuetan du bere ekarpen nagusia. Badira hiru ideia nagusi, berak zabalduak: herriarena izanik hizkuntza, horren berreskurapenaren protagonismoa herritarrena dela; euskalgintza eta euskal kulturgintza guztiz lotuta daudela, beraz, euskararen berreskurapenaren plangintza ezin daitekeela kulturgintzatik aparte bideratu; euskararen berreskurapenaren plangintza ezin daitekeela egin hizkuntza darabilten kultur sektoreen koordinazioan ez bada.

A. Hurbiltasun politikoak leporaturik, beldur horiek desagertzea lortu al da?

P.A. Hizkuntza nazionalaren aldeko defentsan eta lanean erradikaltasuna ipintzen baldin baduzu, beste mailako jarrera politiko erradikalekin nahasten zaituzte. Hainbaten aldetik nahasita agertzeko interes politikoa egon delako; horren izenean inkomunikazioaren hormak eraikitzen dira. Badirudi azken aldian inkomunikazioaren paretak komunikaziorako mahai bihurtzeko joera bide egiten ari dela.

A. Etorkizunari begira, zein da EKBren erronka?

P.A. Uste dudanez, urrats berriak ezezik, jauzi koalitatiboa eman beharrean gaude, erakunde publikoen eta erakunde herritarren elkarlanari dagokionez. Urtetan soluzio egokirik ezean minduta dauden arazo mingarriak irtenbidearen eske larrian daude (AEK, «Egunkaria», unibertsitatea eta abar). HPIN (EAEn) eta HPZ (Nafarroan) ahalegin zintzoak egiten ari direla uste dut. Aurrera begira ordea, ekimen eta erakunde sozialekiko jarrera politikoak dira aldatu eta zabaldu beharrekoak, benetako izpiritu eta jokabide demokratiko irekiaren bidetik. Horri buruz kontraesanak nabarmenegiak dira agintari publiko batzuen artean eta zenbait alderdi politikoren barruan. Guzti horren aurrean, EKBren erronka zera da: euskararen berreskurapen osorako aurrean daukagun bide luzean mugimendu herritar zabala eta ugaria sendotzea eta koordinatzea.

A. Kultura Sailarekiko harremanak sendotzerik bai?

P.A. Orain hilabete askotxo eskatu genion elkarrizketa sailburuari. Ez dugu erantzunik hartu. Eta azken aldian prentsan agertu diren iritzi batzuk aldekoak izanik ere, ezin ditugu erantzun egokitzat hartu. Agian egokiera hobearen zain egon beharko dugu oraindik, sailarekin elkarrizketa eta elkarlan zabalago eta sakonagoak bideratzeko.

Dena dela, Kultura Sailarekin ezezik, bestelako erakunde publiko guztiekin harremanak lotu behar dituela uste dut euskalgintzako mugimendu herritarrak, denak direlako erantzule euskararen berreskurapenari begira. Zuzenean lotu beharko dira harreman horiek, eta bereziki HPINen bidez EAEn eta HPZren bidez Nafarroan, beroriei dagokielako gobernuen hizkuntz politika koordinatzea.

Ritxi Lizartza

23

Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Erakundeak\EKB

Gaiez\Kultura\Kultur Erak\EKB

Pertsonaiaz\AGIRREBALT1

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1435
 
azala1434

1436 zenbakia.
1993ko maiatzaren 23a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza