Astekaria

 Elkarrizketak 

Juan Mari Iraolagoitia: «Duintasunezko irrati bat gauzatu nahi dugu»

Irudia

Jon Odriozola


1434. alea
1993-05-09
alde 0    kontra 0

Bizkaia Irratiko Juan Mari Iraolagoitiari elkarrizketa

Juan Mari Iraolagoitia: «Duintasunezko irrati bat gauzatu nahi dugu»

«Ezina ekinez egina», Nafarroa Oinezko lelo ezaguna izan zen. Esaldi hau, Bizkaia Irratia definitzeko erabili daiteke, zeren eta hirurogeita hamarreko hamarkadatik, hainbat urrats eta pauso eman dituzte, gaur den irrati herrikoi eta alaia bihurtzeko. Lana ez da nolanahikoa izan eta Juan Mari Iraolagoitia irratiaren sortzailearen hitzetan, «sinpatia transmititu nahi dugu, hau da, irrati atsegina izatea». Ondorengo solasaldian, irrati honi buruzko xehetasun gehiago jakingo ditugu.

ARGIA. Nola hasi zinen irrati munduan eta nola sortu zen Bizkaia Irratia?

JUAN MARI IRAOLAGOITIA. 1972an Algortan irakasle lanetan nenbilen, bainan urte bat beranduago, ordu bateko euskal programaketa batean lanean murgildua nengoen. Hasierak ez ziren errazak izan, hala ere urte askotako lan baten ondoren, 1990an, euskara hutsezko Bizkaia Irratia sortu genuen.

A. Zer nolako programaketa eskaintzen diozue bizkaitar entzuleei?

J.M.I. Dena aurrekontuarekin lotuta dago, txikia baita. Informazio ona eman nahi dugu, hemengo eta kanpoko gaiei jarraipena eginez. Bizkaiko esparrura mugatzeak, entzulearekin hartu-eman zuzena izatea suposatzen du. Goiz parteko emanaldia, konbentzionala den moduan, arratsaldekoa musikalagoa dugu. Trikitixa emanaldiak adibidez, jende askok jarraitzen ditu. Hasiera hura gogoratuz, zera azpimarratu nahiko nuke, bai orain eta bai lehen, «berotasuna» sentitu dugula. Badakigu jendeak, gutxi edo asko, gurekin «sintonia» duela, horrek asko esan nahi du.

A. Etorkizunerako nola ikusten duzue euskararen eta zuen irratiaren egoera?

J.M.I. Euskararen munduan, ilusioa mantendu eta lanean jarraitu behar dugu. Gai honen inguruan, «Ekin eta Jarrai» leloari jarraitu beharko genioke. Gaur egun, errazenera jotzen dugu eta etsitzeak beraz, ez garama inora. Erdarak duen indarra ikusirik, lanean jardutea besterik ez zaigu gelditzen. Irratiaren inguruan arazoa dirua da, eta tamalez «diruak euskaraz ez dakienez», euskarazko publizitate-iragarki gehiago eskatuko nituzke.

Jon Odriozola

63

Gaiez\Komunikabid\Irratia\Bizkaia Irr

Pertsonaiaz\IRAOLAGOIT1

Egileez\ODRIOZOLA3\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1433
 
azala1432

1434 zenbakia.
1993ko maiatzaren 09a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza