Astekaria

 Elkarrizketak 

Miren Urkiola: ĢOņati Irratia, etxeko oinetakotan ibiltzeko irratia daģ

Irudia

Jon Odriozola


1433. alea
1993-05-02
alde 0    kontra 0

Oņati Irratiko Miren Urkiolari elkarrizketa

Miren Urkiola: ĢOņati Irratia, etxeko oinetakotan ibiltzeko irratia daģ

Oņati Irratia aireratu zenetik, bigarren urtea betetzear dago eta Miren Urkiolaren iritziz, Ģurte bat gehiago betetzea oso garrantzitsua da eta gauza berriak egiteko baliatuko duguģ. Oņatiar honek beti izan du irratirako zaletasuna. Leioako unibertsitatean kazetaritzako ikaslea zenez geroztik, Ģirratia asko entzuten nuen eta zaletasuna hortik sortu zitzaidanģ. Gaur egun irratian buru belarri dihardu eta berarentzat Oņati Irratia, gauza oso berezi bat da Ģhaur txiki baten moduan jaio une beretik ezagutzen baitutģ.

ARGIA. Zein ezaugarri dauzka Oņati Irratiak?

MIREN URKIOLA. Irratia guztiz munizipala dugu. Orain urte batzuk kultur etxea egin zenean, bere barne, irrati bat martxan jartzea pentsatua zegoen. Irratiaren lehen urratsak orain bi urte hasi ziren eta helburu bikoitza daukagu. Batetik, Oņati barruan gertatzen den guztiaren berri ematea, udal kontuak, herrian sortzen diren albisteak... Bestetik, hasieratik garbi geratu zen euskara bakarrik erabiliko genuela eta gure hizkuntza normaltzatzeko bide bat izango zela. Jendeak bere herriko informazio guztia euskaraz jaso zezan.

A. Zein egunetan aireratzen zarete eta zer programa burutzen dituzue?

M.U. Astelehenetik ostiralera emititzen dugu, egunean hiru orduz. Oinarria Oņati dugu, hala ere, inguruan gertatzen den albisteren bat ere jorratzen saiatzen gara. Egunero hiru atal errepikatzen ditugu, agenda, ez gara Oņatira mugatzen bailara guztira baizik, kirolen txokoa eta albistegia. Programazioari dagokionez, oso zabala da. Adibidez, herriko sukaldariekin `eguneko menuak` ematen ditugu, edota astean behin, ikastetxeei beraien haurrek programa bat aireratzeko aukera luzatzen diegu. Baina gure asmoa ez da hor amaitzen, zeren eta hilean behin, larunbatetan hain zuzen ere, herrian dagoen arazo bati buruzko mahainguru bat antolatzekotan gabiltza. Horretaz gain eta bigarren urtea betetzear gaudenean, Arrasate Oņati artean egiten den lasterketa zuzenean ematekoa dugu. Guretzat erronka berezi bat izango da.

A. Ondorengo urtetarako zer asmo dituzue?

M.U. Hiritarrek programak egiteko orduan partehartze haundiagoa izatea. Zenbait auzotara teknikoki ez gara iristen, beraz entzuleak irratia kalitatatez entzuteko aukera izan dezala.

Jon Odriozola

63

Gaiez\Komunikabid\Irratia\Oņati irrat

Pertsonaiaz\URKIOLA1

Egileez\ODRIOZOLA3\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1432
 
azala1431

1433 zenbakia.
1993ko maiatzaren 02a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza