Astekaria

 Elkarrizketak 

Luis Beloustegi: «Irrati profesional eta kalitatezko bat gauzatu nahi dugu»

Irudia

Jon Odriozola


1431. alea
1993-04-18
alde 0    kontra 0

Luis Beloustegiri elkarrizketa

Luis Beloustegi: «Irrati profesional eta kalitatezko bat gauzatu nahi dugu»

Gizarte Graduetako Eskolan soziologiako maisu izateaz gain, Durango Irratiko zuzendaria dugu. Orain urte batzuk, Aldabe irratian lehen urratsak eman zituen eta «bertan, piztu zen niregan, irratian lan egiteko zaletasuna, zeren bertatik ahotsa zuzenean heltzen denez, bat-batekotasun sentimentuak aireratzeko, bide oso egokia baita. Prentsa idatziak lortzen ez duen xarma berezia».

ARGIA Nola sortzen da Durango irratia?

LUIS BELOUSTEGI Guztia Udaletxetik izan nuen dei baten ondorioz hasi zen. Ordurako, beste irrati libre batean, halako esperientzia bat izana nuen. Prestakuntza lanetan hamaika bilera, dosier, txosten eta lan asko egin ondoren, Durango Irratia gauzatu zen. Datorren ekainean, bi urte beteko dituen irrati hau, guztiz publikoa da eta antolakuntza oso sendo bat daukagu. Durangoko Mankomunitatea dugu bere jabea hain zuzen ere.

A. Bi urte hauetan zer nolako pausoak eman dituzue?

L.B. Hasieran, astelehenetik ostiralera emititzen genuen, iadanik egunero eta hamazazpi orduz aireratzen gara. Gure programak, finko bezain zabalak direla aipatu behar dut, musika, kirol emanaldi eta magazinetatik hasi, eta albistegietaraino luzatzen dena. Gure nahi garrantzitsuena, Durangaldeko entzuleei ahalik eta zerbitzurik hoberena eskaintzea da. Hori lortzeko, profesionaltze bide bat jarraituz, irrati txiki baina kalitate aldetik aberats bat gauzatzeko ahalegin sendo batean gabiltza.

A. Euskararen aldeko erronka berezi bat daukazue?

L.B. Bai, besteak beste, trikitixa eta bertsolaritzako saioak aireratzen ditugu, baina euskara hutsez bigarren irrati bat, Durango Irratia 2 izango litzatekeena bultzatu nahi dugu. Lan guzti hau, gure eskualde zabal honetan, euskarari benetako bultzada indartsu bat ematea du helburu

A. Zer asmo dituzue ondorengo urteetarako?

L.B. Kalitate ona badaukagu ere, pixkanaka berau igotzea gustatuko litzaidake. Honekin batera, publizitatearen sakontze bat (hortik ateratzen baititugu gure sarrera ekonomiko guztiak). Bestalde, programen eremua ahal den gehien zabaldu nahi dugu. Eta azken helburu bezala, irratiko egituren aldetik, heldutasun bat lortzea da beste asmoetariko bat.

Jon Odriozola

79

Gaiez\Komunikabid\Irratia\Durango Irr

Pertsonaiaz\BELOUSTEGI1

Egileez\ODRIOZOLA3\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1430
 
azala1429

1431 zenbakia.
1993ko apirilaren 18a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza