Astekaria

 Elkarrizketak 

Igor Sota: ĞElgoibartar guztien irrati izatera iritsi nahi duguğ

Irudia

Jon Odriozola


1429. alea
1993-04-04
alde 0    kontra 0

Elgoibarko Zazpiki Irratiko Igor Sotari elkarrizketa

Igor Sota: ĞElgoibartar guztien irrati izatera iritsi nahi duguğ

Elgoibarko Zazpiki Irrati librea lau haizetara lanean dabil, 1984eko abenduaz geroztik. Igor Sota, lan-taldeko partaidearen hitzetan, ĞIrrati librea izanik, gaur egun dauzkan eragozpenei aurre egitea ez da lan makalağ. Hala ere, asteazkenetik igandera arteko programaketa zabal eta ugari bat daukate. Diru gutxi eta traba asko izan arren, lan egiteko ilusio eta gogorik ez zaie inondik inora ere falta.

ARGIA. Noiztik lanean Zazpiki Irratian?

IGOR SOTA. Duela zortzi bat urte, ideia batzuen artean, irrati bat sortzeko asmoa zabaldu zen. Gazte jendeari, irtenbide bat emateko asmoz sortu zen.

A. Zein da zuen gaur eguneko egoera?

I.S. Irrati librea garenez, ez gaude inon erregistraturik, zeren eta eskatzen dituzten baldintzak ezin baititugu bete, eta guztia autofinantzaketaz lortu dugu.

A. Zuen egoera ikusita, nondik ateratzen dituzue baliabide ekonomikoak?

I.S. Hasiera batean, Udaletxetik diru laguntza bat izan genuen, baina amaitu zen. Jaietan, txosnatik eta urteroko kuestazioa medio, txanpon batzuk eskuratzen ditugu.

A. Lan talde bezala, nola zaudete antolatuta?

I.S. Borondatez aukeratutako sei pertsonako taldetxo bat gara, aldatzen joaten dena, guztiak herriko gazteak

A. Zer motatako programazio eskaintza egiten duzue?

I.S. Ia ia programa guztiak euskaraz egiten ditugu eta asteazkenetik igandera bitartean, 20 programa inguru aireratzen ditugu.

A. Zein dira zuen irratiaren helburuak?

I.S. Ideia minimo batzuk onartu zituen asanbladak. Besteak beste, adierazpen askatasunaren defentsa eta elgoibartar guztiei, inongo trabarik gabe, nahi dutena adierazteko aukera ematea. Euskarari bultzada bat emateko ahaleginetan gabiltza.

A. Etorkizunerako zein da zuen iparra edo erronka?

I.S. Irratia itxiko ote duteneko kezka badago, baina ez dugu horretan pentsatzen. Epe luzerako asmoak, lokal berri bat, eta programak ugaritu eta gehiago sortuz gero, aurrera!. Hala ere, gure asmo nagusia, adierazpen askatasunaren defentsarekin batera, elgoibartarren irratia gauzatzea da.

Jon Odriozola

63

Gaiez\Komunikabid\Irratia\Zazpiki Irr

Pertsonaiaz\SOTA1

Egileez\ODRIOZOLA3\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1428
 
azala1427

1429 zenbakia.
1993ko apirilaren 04a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

İ 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza