Astekaria

 Elkarrizketak 

«Astero mikrofono dosi txiki bat beharrezkotzat jotzen dut»

Irudia

Ritxi Lizartza


1422. alea
1993-02-14
alde 0    kontra 0

Euskadi Irratiko Asier Odriozolari elkarrizketa

Asier Odriozola:

«Astero mikrofono dosi txiki bat beharrezkotzat jotzen dut»

Asier Odriozola: «Astero mikrofono dosi txiki bat beharrezkotzat jotzen dut»

Asteburu eta jaiegunetako goizak ematen ditu Asierrek Euskadi Irratiko mikrofonoen aurrean. Berak egiten dituen irratsaioetako lankide Marikarmen Odriozola du. Bion artean, larunbat eta igande goizak entzulearentzat aholku eta informazio arina ematen dute, asteburuko ajeak jota jendeak irratia patxadan entzuteko aukera izateko.

ARGIA. Zein nolako saioak eskaintzen dituzue larunbat, igande eta jaiegun goizetan?

ASIER ODRIOZOLA. Bost saio ezberdin ematen ditugu. Larunbatez, «Asteburu atarian», hamarretatik ordubatera. Hasteko, Elhuyarreko lankideekin saio bat egiten dugu. Ondoren, beste ordu erdiz, ofizio ezberdinetako profesionalak ekartzen ditugu. Hurrengo saioan psikologo batekin tertulia egiten dugu, giza harremanen inguruan. Euskal Herrian ezaguna den pertsonaia bati elkarrizketa eginez betetzen dugu laugarren ordu erdia. Larunbateko saioa bukatzeko, gure inguruan agendaren berri ematen dugu, ikuskizunak eta bilduz.

Igandez, berriz, bederatziak eta laurdenetan hasi eta ordubiak arte egoten gara mikrofono aurrean. Lehen saioak «Arkaren leihatila» du izen: eguraldia, efemerideak, agenda, gaurkotasuneko elkarrizketa laburrak... Hamaiketatik hamabietara «Auspo zahar soinu berri» trikiti saioa osatzen dugu. Amaitzeko, «Kantu kantoian» saioak eramaten ditu gure azken orduak: musika saioa, eguraldia eta erreportaia eta, ondoren, gaurkotasuna duten gaiak komentatu tertulia lasai eta atsegin batean, astebururo etortzen zaizkigun hiruzpalau gonbidaturekin.

A. Jaiak, ospakizunak, gaurkotasuneko elkarrizketak eta egin behar direnez gero, askotan, mikroa eskuetan, kalera ateratzera derrigortuta egongo zara. Nekagarria al da horrela ibili beharra?

A.O. Nik oso gustoko dut ateratzea eta kaleko lana egitea, euskararen aldeko jaialdietara edota herriko jaietara joateko. Euskaldunak biltzen direnez gero, errazagaoa da elkarrizketak egin ahal izatea. Gainera, kanpoan inpobisazioa nagusi da eta estudio itxiko hotzetik ihes egiteko aukera ematen du.

A. Horrenbesteko programazioa prestatzeko lana luzea izango da.

A.O. Dudarik gabe, eta ez bakarrik gaiak edota elkarrizketak bilatzea edo programazioa egitea, jende euskalduna topatzea ere bai. Aste erdia ematen dugu horretan.

A. Topikoa da esatea irratiak baduela beste komunikabideek ez duten xarma.

A.O. Nik ez ditut besteak ezagutzen, baina irratiaren erakarpena mikrofonoa da. Hasi berria nintzela mikrofonoari erantsita gelditzeko arriskua zegoela esan zidaten eta nigan zeharo gertatu da hori. Astero mikrofono dosi txiki bat beharrezkotzat jotzen dut. Sormen aukera handia eskaini, dinamiko izatea exigitu eta jende mordoa ezagutzeko bidea ematea dira bere ezaugarri nagusiak.

RITXI LIZARTZA

Ritxi Lizartza

63

Gaiez\Komunikabid\Irratia\Euskadi irr\Esatariak

Pertsonaiaz\ODRIOZOLA2

Egileez\LIZARTZA2\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1421
 
azala1420

1422 zenbakia.
1993ko otsailaren 14a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza