Astekaria

 Elkarrizketak 

Asier Aranguren: «Iparramarikarren 'inkultura' pixka bat zabaltzeko balio du CNNren ideiak»

Irudia

Ainara Zuazabeitia


1415. alea
1992-12-27
alde 0    kontra 0

CNN katearentzat ari da lanean Asier Aranguren

Asier Aranguren: «Iparramarikarren 'inkultura' pixka bat zabaltzeko balio du CNNren ideiak»

Hiru urte bete dira CNN kate Iparramerikarrarentzat Euskal Herriari buruzko erreportaiak egiten hasi zenetik. Harezkero kirolak aurkezteaz gain hilabetean behin kate honen Worid Report International saioarentzat gure herriari buruz hitz egiten du hiru minutuan. Denbora labur honetan, gai sozialei, kulturalei, kirolei eta beste hainbatez aritzen da Asier Aranguren.

ARGIA. Zer esan nahi du zuretzat kate amerikar batentzat lan egiteko aukeratua izateak?

ASIER ARANGUREN. Gauza handia profesionalki. Nik ETBko kirol saioan lan egiten dut, eta hori da gustatzen zaidana. Baina kazetari batek horretaz gain baditu beste gogoeta asmo batzuk. Kazelari batek landu ditzaken gai guztiak jorratzeko aukera eskaintzen dit eta bestetik ingelesez lan egiteko aukera ematen. Gainera lan honen oihartzuna munclu osora zabaltzen da.

A. Kirolak aurkezten ala erreportaia hau egiten sentitzen zara gustorago?

A.A. Ezberdina da. Ona da gauza batean espezialtzea, baina horrek ez dizkizu mugak itxi behar. Bi lan hauek osagarriak dira, eta maila ezberdinera zabaltzen dira gainera, kirolak Euskal Herrian geratzen baitira eta erreportaiak kanporako egiten baititut. Nire ustez kazetari batek bi aldetarakoa izan behar du. Horregatik ez dago aukeratzerik, bietan sentitzen naiz oso gustora.

A. Zergatik uste duzu CNN bezelako kate batek Euskal Herriari buruzko kuriositatea sentitzen duela?

A.A. CNNko zuzendaria den Ted Turner beti egon da mundu osoko berri ezagutzera emateko alde. Gizarte iparramerikarra berez oso itxia denez, eta munduaren bukaera euren mugetan ikusten dutenez, beste lurraldeekiko sentsibilitatea zabaltzeko bide hau hartu zuen. Oso ideia ona da hau, azken batean haien `inkultura' pixka bat zabaltzeko balio baitu.

A. Zer gai erabiltzen dituzu zure erreportaiak lantzeko orduan?

A.A. Erreportaiak mundu guztirako direnez, kontuan hartu behar da zer interesa dakiokeen Euskal Herriari buruz Japonian, Marokkon edo EEBBetan dagoen bati. Era guztietako gaiak lantzen ditut, intsumisiotik hasi eta San Ferminak aipatzeraino; nola Euskal Herria Europako herri zaharrenetakoa izanda hazkunde tasa txikia duen, Aita Barandiaran nor zen eta zer egin zuen. Athletic euskaldunez osatutako futbol taldea dela...Denbora laburra denez gero, irudi esanguratsuak erabiltzen ditut, eta ideiak sinpleki kontatzen saiatzen naiz, ikusten dutenek erraz uler dezaten.

AINARA ZUAZABEITIA

63

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak

Pertsonaiaz\ARANGUREN1

Egileez\ZUAZABEITI1\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1414
 
azala1413

1415 zenbakia.
1992ko abenduaren 27a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza