Astekaria

 Elkarrizketak 

Jaime Otamendi: «Sakontze lan bat egin behar dugu eta horretan ari gara»

Aitor Zuberogoitia

Aitor Zuberogoitia


1412. alea
1992-12-06
alde 0    kontra 0

Jaime Otamendi, Euskadi irratiko programazio arduradunari elkarrizketa

Jaime Otamendi: «Sakontze lan bat egin behar dugu eta horretan ari gara»

Azkenean iritsi da zorioneko abestiak aspaldi iragarritako unea: ElTBk hamar urte bete ditu. Denbora tarte dexentea, baina askozaz luzeagoa dahala nahi genuke bederen betetzeko gelditzen zaion bidea. Urteurren honetaz eta Euskadi Irratiak dauzkan kezka eta egitasmoez mintzatu gara programazio arduradun den Jaime Otamendirekin.

ARGIA. Denon ahotan dabil egunotan zuen hamargarren urteurrena. Programazio arduraduna zaren aldetik, zer aldaketa egin duzue hamargarren urteurrenari begira?

J. OTAMENDI. Aldaketa gutxi. Hamargarren urteurrena ospatzeko euskarari buruzko gogoeta izan nahi luketen bost mahainguru antolatu ditugu, Euskal Herriko toki desberdinetan egingo direnak. Gero gure fonoteka eta artxiboa astindu ditugu eta garai bateko grabaketa zaharrak atera, baina gainontzean ezer berezirik ez.

A. Jendeak zergatik entzuten zaituztela uste duzu: euskaraz jarduten duzuelako edota bere beharrak asetzeko gai zaretelako?

J.O. Nik bigarrenagatik izatea nahi nuke. Izango da oraindik orain euskara hutsean ari garelako entzuten gaituenik, baina iruditzen zait gaur egun jende asko dagoela gure irratia balekoa delako entzuten duena. Horixe litzateke gure helburua: jendeak Euskadi Irratia balekoa delako entzutea.

A. Zer asmo daukazue etorkizun hurbilari begira?

J.O. Nik uste bagoazela bidean. Sakontze lan bat egin behar dugu eta horretan ari gara. Alegia, bide bati heldu diogu, hor dago bide hori, eta eguneroko lanean benetan saiatu beharra daukagu. Egunero-egunero egin behar izaten da lana hemen, eta horrek nahikoa zeregin ematen digu. Jarritako bide horretan sakontze lanetan aritzen gara, eta hori da daukagun egin beharra.

A. Zuk pertsonalki, "Goizean behin"en jarraitzeko asmoa daukazu?

J.O. Aurtengo ikasturtean behintzat bai. Hortik aurrera nekez esan nezake zerbait; bostgarren urtea betetzera goazelako batetik; bestetik irratian urteka lan egiten delako. Ikasturte amaieran balantzea egiten da eta horren ostean egindakoa, animoak eta egin litezkeenak neurtzen dira. Hori ikasturte amaieran pentsatzeko zerbait da. Nik nahiago dut hurrengo eguneko programan pentsatzea.

AITOR ZUBEROGOITIA

71

Gaiez\Komunikabid\Irratia\Euskadi irr\Esatariak

Pertsonaiaz\OTAMENDI4

Egileez\ZUBEROGOIT1\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1411
 
azala1410

1412 zenbakia.
1992ko abenduaren 06a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza