lzaro Iraeta: «Nire ustez zailena naturaltasuna izatea da»


1992ko azaroaren 22an
Izaro Iraeta, ETBko aurkezleari elkarrizketa
lzaro Iraeta: «Nire ustez zailena naturaltasuna izatea da»
Udezkenarekin batera ETBko lehenengo kateak musika saio berri bat emititzeari ekin zion. "Ikimilikiliklip" izenarekin ezagutzen dugun programa hau gazteei zuzendua doa, eta aurkezleak eurak ere gazteak ditugu; aipatutakoaren adibide gisa Izaro Iraeta zaldi bitarra dugu. Berarekin mintzatu gara telebistako lehen abentura hau zer moduz doa kion jakin asmoz.
ARGIA. Nola izan zenuen ETBn programa berri bat egingo zenuenaren berri? Nolako frogak pasatu behar izan zenituen?
IZARO IRAETA. Irratian entzun nuen Euskal Telebistan aurkezpen lanetarako frogak egin behar zituztela eta nire kurrikuluma bidali nien. Ekainean deitu zidaten irakurketa bat egiteko eta gai bati buruz zerbait inprobisatzeko. Honen ondoren abuztuan berriro deitu zidaten, gidoi bat eman eta bideoklip bat aurkezteko eskatuz. Bigarren froga hau luzea izan zen, hasteko kurrikuluma errepikatu zutik, eserita, erdaraz, euskaraz, bideoklipa bi era ezberdinetan aurkeztu, dantza egin, kantari bat elkarrizketatu...
A. Hau zure lehen lana da telebistan. Zer da zailena kamara baten aurrean?
I.I. Egia esan, kamarak ez dit beldurrik ematen, nire ustez zailena naturaltasuna izatea da, gidoiak ez baitituzu zuk osatzen. Gu kamara aurrean gaudenean papel bat betetzen ari gara, aktuatzen. Egia esan, lasaiago hitz egiten ikasi beharko nukeela uste dut.
A. Zein irizpide erabiltzen duzue bideoak aukeratzeko orduan?
I.I. Lan horretaz asesore musikal bat arduratzen da. Programan jartzen diren bideoak salmentetan goiko postuetan daudenak eta dantzatzeko martxa dutenak izaten dira; horretaz gain bideoa ona izateari ere garrantzia ematen zaio.
A. Programa bukatu eta gero ETBn jarraitzea gustatuko litzaizute edo nahiago duzu beste zerbaitetan aritu?
I.I. Nahiko "saltsera" naizenez, gauza asko egitea gustatuko litzaidake. Momentuz oso gustora nago lankideekin, oso ondo moldatzen gara elkarrekin. Horretaz gain Kazetaritza ikastenari naizenez oso ondo datorkit lan hau. Hala eta guztiz ere, gaztea naizenez etorkizun zabala daukat, gero gerokoak.
NERE PORTILLO
71


GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazIRAETA2
EgileezPORTILLO1Komunikabid

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude