Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1991-06-16 -- 1343.zenb

Enrike Diez de Ulzurrun: «Lizentzi faltak esku loturik gauzka»

Eñaut Apaolaza

argazkia

Euskal Herria Irratiko Enrike Diaz de Ulzurrunekin
Enrike Diez de Ulzurrun: «Lizentzi faltak esku loturik gauzka»
Badira hilabete batzuk Xorroxin irratikoekin aritu ginela Nafarroako irrati euskaldunen arazoaz. Orduan baikor agertu baziren ere denbora pasatu da, eta ez da ondoriorik izan. Oraingoan euskara hutsezko beste emisora nafarrarekin aritu gara, bai arazo honetaz bai beste zenbait gauzaz.

ARGIA. Nola sortu zen Euskal Herria Irratia, eta zertan da orain bere programaketa?

E. DIEZ DE ULZURRUN Guk egiten duguna Euskadi Irratiaren seinalea Iruńerriraino eramatea da, bestela ez bait zen iristen. Gero, irrati honek inguru hanetako gairik jorratzen ez zituenez, gu hasi ginen bi orduz lan hau egiten. Beraz Euskadi Irratiarekin diraugu, baina beronen osagarri izateko asmotan. Gure herrialdeko albisteak emanaz betetzen dugu ordu erdi, gero hamarretan ordubeteko magazinea eta eguerdian, ordubata t'erdietan beste informatibo bat.

A. Zer gertatzen da lizentzien banaketaren arazoarekin?

E.D.U. Lizentziak banatu ondoren Urralburu eta Colínekin bilera bat izan genuen. Haiek agindu ziguten bai guri bai Xorroxinekoei aferra honek udaberrirako irtenbiderik izango zuela. Martxoan oraindik erantzunik ez genuenez berriro ere Diputaziora jo genuen erdibideko irteera proposamen batekin bilera bat eskatuaz. Colínek gure proposamenak atzera botatzeko antzuak zireneko aitzakia jarri zuen apiril bukaeran eginiko bileran. Guk eskatu geniena Diputazioak garatzeko dituen lizentzien arteko bat guri ematea zen, eta bestea Estatuko Plan Nazionalean banatzen zirenetatik Nafarroari zegozkionetako bat. Batarentzat arazo juridikoen aitzaki-maitzakia jarri zuen, bestearentzat luze joko zuela. Honela Diputaziora nor iritsiko den zain gaude.

A. Zer jende zaudete irratian?

E.D.U. Momentuz fijo bakarra dago, eta bi gabiltza laguntza lanetan. Dena den irratia profesionala da, eta lege barruan jokatu nahi izan dugu hasiera batetik. Lizentzia ezak baldintzatu egin gaitu, programaketa sei-zazpi ordutara luzatu nahi bait genuen.

A. Jende euskaldun gutxi dago Iruńerrian.

E.D.U. Bai, hogeitamar mila edo, eta denek ez dute entzungo. Badakigu zenbaitek entzuten dutela, ez dut esango militantziagatik, baina horretatik ere bada. Guk saio erakargarriagoak nahi genituzke, eta ordu gehiagoz, baina lizentzi faltak esku loturik gauzka esan bezala.
EŃAUT APAOLAZA
61


Gaiez\Komunikabid\Irratia\E.H. irrati
Pertsonaiaz\DIEZ DE UL1
Egileez\APAOLAZA1\Komunikabid


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan