Astekaria

 Elkarrizketak 

Asier Aranguren:«Jendeak partidu onak nahi ditu»

Irudia

Eñaut Apaolaza/Alberto Irazu


1330. alea
1991-03-17
alde 0    kontra 0

Asier Aranguren, ETBko lankideari elkarrizketa

Asier Aranguren:«Jendeak partidu onak nahi ditu»

Arretxabaletarra, futbola eta saskibaloi saioetan aritzen da. Hainbat gauzetaz aritu bagara ere, kirol erregea denaren inguruan murgildu gara gehienbat.

ARGIA. ETBk apustu handia egin dik kirolen arloan, horren lekuko, futbolean eta saskibaloian sinaturiko kontratuak zeudek. Gainera euskaraz eskaintzen diren kirol saioak dituk. . .

ASIER ARANGUREN. Kontratu onak lortu dira bai. Kontratu horien artean garrantzitsuena dudarik gabe futbolan lorturikoa duk, telebista autonomikoen federazioak exklusiba lortu zian eta estatu mailan oso garrantzitsua duk hori. Hemen exklusiba ETBk zeukak eta horregatik futbola euskaraz ematen da bakarrik. Ondorioz, futbola nahi duenak, eta asko dituk ETBn ikusi beharko dik eta euskaraz.

A. Kirolak euskaraz eskaintzea aurrerapausu garrantzitsua duk beraz bigarren kateko ikuslego kopuru handi hori lehengora hurbiltzen hasi dedin...

A.A. Bai, helburua argia dela uste diat. Gizarte honetako egoera linguistikoa zein den jakinda futbola eta gainontzeko kirolak bakar bakarrik euskaraz eman ez gero, kirol zale askok, euskaraz entzuten ohitu beharko ditek.

A. Futbola gai hartuta, erreala eta atletiken hainbat partidu komentatu dituk aurten. Donostiarren atzerritarrek eta bilbotar jokalari gazteek esamesa ugari sortzen ari dituk, nola ikusten duk euskal jokalari harrobiaren egungo egoera ? ez ote gaituk krisi garaia bizitzen ari?

A.A. Athletikeri dagokionez gauza asko zeudek tarteko. Hala ere belaunaldi batetik bosterako pausua gaizki landua izan dela uste diat. Dena den, jokalari oso onak zeudek. Errealean berriz, legedia aldatu eta jokalariak joaten hasi zirenetik, momentuko erabakiak hartu zizkian zuzendaritzak eta neurri batean harrobitik zetoztenen promozioa baztertu dik honek. Orokorrean ez diat uste hala ere jokalari txarrak ateratzen ari direnik, eta hara bestela Osasuna!

A. Saskibaloia momentu politean zegok hala ere, ez omen dira lehen aina gazte aritzen futbolean... telebistak berebiziko eragina izan dik hor...

A. A. Bai noski , saskibaloiaren «boom»a ikertzen dutenek ere hala esaten ditek. Dena den, ez ezak pentsa. behar bada partidu gehiegi ematen direlako, eta denak ez onak. Sobredosia egon da akaso.

EÑAUT APAOLAZA ALBERTO IRAZU l

61

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak

Pertsonaiaz\ARANGUREN1

Egileez\APAOLAZA1\Komunikabid

Egileez\IRAZU1\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1329
 
azala1328

1330 zenbakia.
1991ko martxoaren 17a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza