Astekaria

 Elkarrizketak 

J.M. Goikoetxea: «ETBn kanpoko produktorak dira jaun eta jabe»

Irudia

Eñaut Apaolaza/Alberto Irazu


1327. alea
1991-02-24
alde 0    kontra 0

J.M. Goikoetxea: «ETBn kanpoko produktorak dira jaun eta jabe»

Hitz jario azkar eta bizikoak, tonu berezia eman diote Elene Lizarraldek eta Jose Mari Goikoetxeak "Terminus" programari. Heuren saioa kanpoko produktorek ordaindu eta ETBn grabatu ohi diren saio «mimatuen» zerrendan dagoenik ezin esan ordea.

ARGIA. Orain arte irrati munduan ibilia hintzen, zer moduzkoa izan duk telebistarekin izandako lehengo hartu-eman hori?

J.M. GOIKOETXEA.Segura irratian hamar urtez aritua nauk eta hau izan duk telebistan lehenengo lana. Lehendik ere banian medio honetan aritzeko gogoa, baina orain, bertan dihardudala, ez zaidak esku artean dudan beste lana uzteko aina erakargarria iruditzen mundu hau. Esperientzia bezala ezin diat esan hain txarra izan denik baina ez ta beste mundukoa ere.

A. ``Terminus"en ezaugarrietako bat entrebistak egiterakoan sortzen den giro berezia duk, ez dituk galdera-erantzuna moduko ohizko elkarrizketa hotzak izaten...

J.M.G. Programaren eskema hortik zihoak pixka bat, elkarrizketak betiko tono aseptiko eta hotzean egin beharrean eguneroko bizitzan gertatzen diren bezala eta tonu kolokialago batetan egiten ahalegintzen gaituk.

A. Eguneroko bizitzako edo kaleko pertsonaiak sarri elkarrizketatuta, ezingo dik inork esan telebistako betiko aurpegiak ateratzen ari zaretenik.

J.M.G. Oso ezaguna izan gabe ere, esateko zerbait duen edozein eramaten diagu. Helburua ez duk pertsonaia deigarriak eta espektakularrak azaltzea bakarrik, danetatik baizik. Telebistan eta irratian askotan pasatu ohi duk jendea errepikatzea, kultura munduan dabiltzanak gutxi batzu bait dira azken finean.

A. Gaur egun etxeko produkzioek ETBko programazioaren leku garrantzitsu bat betetzen ditek, nola baloratuko huke hik ematen ari den gorakada hori?

J.M.G. Ez zekiat ba... iruditzen zaidak azken alde honetako zuzendaritzak behintzat ETB barneko produkzioa ez duela gehiegi zaindu eta promozionatu. Bertan grabatuak izan arren asko dituk kanpotik produzitutako saioak eta horien ondoan beti ere etxekoak medio gutxien eta eskasenekin aritzen gaituk. Zalantzan jartzen diat beraz, telebista beraren iniziatiba zenbaterainokoa izango ote den. ETBn kanpoko produktorak dira jaun eta jabe.

EÑAUT APAOLAZA ALBERTO IRAZU

61

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak

Pertsonaiaz\GOIKOETXEA6

Egileez\APAOLAZA1\Komunikabid

Egileez\IRAZU1\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1326
 
azala1325

1327 zenbakia.
1991ko otsailaren 24a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza