Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1991-01-20 -- 1322.zenb

«Egin dezatela kemen gebiago duten enpresariek»

B. Artola

argazkia

Juan Oronotz, Leitzako alkatea
«Egin dezatela kemen gebiago duten enpresariek»

ARGIA. Nola ikusten duzu Autobidearen egungo egoera?

J. ORONOZ. Hasieratik esan nahi nuke demokratikoki kontsideratzen den alderdi politiko bat, HB bezala, lan egin nahi duten enpresariei mehatxuka ibiltzea, ezin duela hala jarraitu, bide okerra dela. Ezin du herri baten funtzionamendua geratzea planteatu beldurraren menpean.
Ni une honetan herri bat ordezkatzen ari naiz eta herri honen %9Oak autobidea egin dadila nahi du. Hasiera batean hau defendatzea inpopularra zen baina orain gero eta jende gehiago dago bere alde.

A. Nola ikusten duzu enpresarien jarrera?

J.O. Enpresariek paper oso garrantzitsua jokatzen dute Euskal Herrian, baina diruaren atzetik besterik ez badira ari beste kontu bat da. Enpresaria, den gutxieneko abertzale dena edo den gutxieneko herri hau aurrera ateratzeko gogoz dena bada, jokatu den bezala ezin jokatu. Lan garrantzitsu hau aurrera ateratzeko gai ez badira utz dezatela eta kemen gehiago duten enpresari bat edo batzuk,hartu eta lanak lehen bait lehen buka daitezela. Estatu mailako enpresariak edo estatutik kanpokoak behar badira, deitu beharko.

A. Proiektu ofiziala bere prozesuan gardena nahiko izan dela uste al duzu?

J.O. HB edozein proeiktu aurrera eramatearen aurka jartzen da sistematikoki eta hauekin kontsentsu batera iristea oso zaila da. Prozeso osoa ondo aztertua izan da, mila lekutan aurkeztua eta gainera hobekuntza asko erantsi zaizkio. Proiektu onena dela uste dut eta Leitzaran gainera lehen baino hobeto utziko duelakoan nago gainera, bertako zuhaitz asko landatuko bait dira. Harrituta nago ekologistek nola ez dituzten beste hainbat proeiktotan protestak egin edo zuhaitzak landatu, edo Leitzaranen izurriteak jota dauden pinuengatik protestatu.

A. Zer diozu konponbideaz, elkar hizketaz, edo erreferendumaz...?

J.O. Orain arte Estatu mailan eta Euskal Herrian ere ez da inoiz halakorik egin. Ez dut esan nahi horregatik ezkerra denik, baina zentzurik ba ote autobidea egitearen aldeko jarrerak aise irabaziko duen erreferenduma egitea? Estrategia bati lotua dago eskaera hori. Hasieratik eztabaida ez da autobide onena zein den erabakitzea izan, istituzioetatik kanpo daudenak eta barruan dandenak baizik. Istituzinetatik kanpo jokatu nahi dutenek hala egin nahiko ez balute, ez legoke arazorik.

A. Leitzako alkate izanik ez al datorkio hobe zure herriari lurraldeak proposatzen duen trazadoa?

J.O. Leitzak Tolosarekin historikoki harreman oso hestuak izan ditu eta hauek jarraitu behar dute, baina bere bidetik, lehengo bidetik. Hau hobeagotu behar da eta bidai-epea murriztu asko. Autobidea egin eta pizuzko trafikoa bertatik joaten denean eta Tolosarako bidea hobetuko balitz, Tolosa-Leitza komunikazioa asko hobetuko litzateke. Baina Tolosak lehendik badauka autobide bat eta ez zait ondo iruditzen orain bhigarren bat jartzea. Tolosak beste herri askok bezala, atzerakada bat izan dezake autobidea dela eta, baina kasu honetan errua Tolosako komertzioa atzean geratu delako da nire ustez. Lurraldeak proposatutakoari ez diot batere garrantzirik ematen zeren autobidea Tolosatik pastuz gero ere, orain arte bezala jendea beste herri batzuetara pasa daiteke, Tolosatik zehar, tellatuak besterik ikusten ez dituela. Beraz Tolosa ez da batere aberasten. Ezin daiteke bortxaz Leitzatik jendea Tolosara eraman.
B. Artola
10


Gaiez\Gizartea\Azpiegitura\Garraiobid\Autobiak\Leizaran
Pertsonaiaz\ORONOTZ1

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan