Astekaria

 Elkarrizketak 

Fernando Lopetegi:«Futbolal nahi duenak, euskaraz beharko»

Irudia

Eñaut Apaolaza/Alberto Irazu


1320. alea
1991-01-13
alde 0    kontra 0

Fernando Lopetegi ETBko errealizadorearekin

Fernando Lopetegi:«Futbolal nahi duenak, euskaraz beharko»

Saio bat ez da kamara bat eta aurkezle bat eta kitto. Hainbat jende eta gauza gehiago daude eta guzti hori armonizatzeko errealizadoreak. Gurekin oraingoan jardun duenak "Kirolez Kirol"en betetzen du funtzio hori, beraz gogora zaitezte hurrengoan hau ikustean zergaitik den dena.

ARGIA. Zertan datza errealizadore baten lana?

F.LOPETEGI. Errealizadore batek gidoilariek, zuzendariek...azken finean programari edukina ematen diotenen asmoei itxura eman, hori gauzatzeko zenbait teknika daude: kamaren kolokazio egokiena aurkitu, audioa nola sartu...

A. Oraindaino zein programatan aritu zara lan horretan?

F.L. Bueno. bi garai berezi behar dira. Lehen sasoi batetan errealizadoretzat hartzen ez bagintuzten ere funtzio berbera betetzen genuen. Garai hartako ETBren txikitasunari zor zitzaion eta errotazioz funtzionatzen genuen astero saio desberdinetan arituaz. Egun musikaletan, parlamentu sesioetan, informatibo guztiak, mahainguruak...denetik egin ohi da.

A. Zenbat denbora daramazkizu aipatutako lan hori egiten?

F.L. 83ko urriatik...zazpi urte beraz.

A. Hainbeste denboran aldaketa handiak egongo ziren bitartekoen aldetik...

F.L. Gaur egun izugarrizko konpetentzia dago, eta horri aurre egiteko beste lekuetan ikusten diren gauzak gureganatu behar ditugu, horrela agertuko dira unidade mugikorrak, ezaugarri berezietako kamarak...Joan diren bi urte hauetan bitartekoak asko hobetu dira. Apostu handia egin da teknikaren alde, eta oraindik aurrera darrai.

A. ETB2k bizi duen gorakada dela eta zein da euskararen egoera?

F.L. Ikusentzulegoa kirolak eta haur programazioaren bidez erakartzen da. Oso egokitzat jotzen dut ETBk «Estudio Estadio» hemen emititzea eragoztea. Honela futbola gustatzen zaiona ohitu egin beharko da hau euskaraz entzuten. ETB2k ez du hartuko alde horretatik ETBlen lekua, ni ez naiz

EÑAUT APAOLAZA ALBERTO IRAZU

61

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Besteak

Pertsonaiaz\LOPETEGI1

Egileez\IRAZU1\Komunikabid

Egileez\APAOLAZA1\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1319
 
azala1318

1320 zenbakia.
1991ko urtarrilaren 13a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza