Gaur, ZERUKO ARGIA'ra Nederland'eko euskaldun batekin izan degun alkar-izketa dakargu. Ta ez degu uste au esatekin iñolako utsik egiten degunik. Eusko-ele-dun bai da...
Ia ba da urte mordoxka bat Rudolf De Rijk Euskalerri aldera etortzen dala. Enda baita etorrera oietan gure erria ezagutzen saiatu ere. Nederlandar gazte onek, Amsterdam'en jaioa bera, euskera ta beste zazpi izkuntza dakizki: Nederlandera, prantzera, alemana, gaztelera, esperantoa ta azkenik ikasi duna, ebreotarra.
Jerusalen'dik Euskalerrira etorri da zuzenean azkenengo biaje ontan. Israel'en lau illabete igaro bai ditu ebreotarren izkuntzan egindako ikasketak sakontzen.
Gazte onek Amsterdam'go Unibersidadean egin zitun bere ikasketak, eta Unibersidade ortan bertan azkenengo bi urte auetan inbestigazioko lana egin du. Orain IparAmerikata dijoa bere ikasketak jarraitzeko asmoz, bañan ikusi, irakurri berak zer esaten digun. Egindako galdereeri ara zer erantzun dien. Guk, ez degu ezer ez erantsi ta ezda ere kendu, baizik berak esandakoa jarri degu.
Zuk neri olako galdera bat egitea ez da batere arritzekoa danak orixe galdegin oi didate ta. Esango dizut ba aspalditik izkuntza-zalea naukazula, ta orain zortzi urte asi nintzala "Lingüística general", deritzaiona ikasten. Jakintza onek nai ditu izkuntzaren legeoiturak aztertu. Beraz. asmo onekin dabiltzanari oso egokia zaie besteren antzik ez duan izkuntza bat ikastea. Olakorik pranko ba dira oraingo munduan: Japondarra, Ainua (1), Buruxaskia (2), ta abar. Nik euskera aukeratu, au gertuena zalarik, esku aldamenean nualako. Eta auxe arrigarria: nik eztakit zergatik, euskal kantak oien politak diralako, ala euskerak berak alako indarra dualako, bañan jakinai utsak eraginda asi banintzan ere, izkuntza onen ikasteari ekitean gero ta euskalzalegotzen ari zitzaidan biotza. Esan diteke, ba nere euskera ganako zaletasuna biotzak sortua dala.
Azkena: ebreotarren izkuntza zaar eta berria. Lenen ikasi nuana zein dala? Orixe bai galdera ederra egiten didazuna Mari Karmen! Lenen ikasi nuan izkuntza amagandik ikasitakoa, holandesa alegia. Gero, amaika urte nitualarik asi nintzan ingelesa ikasten eta ordutikan beste batzuk ere ikasi.
Ikasterakoan zutzat zailtasun geiena izan ditun izkuntza zein da?
Ebreotarrena.
Esperantoa degu munduko erri guzien artean erabilia izateko Zamenhof'ek asmatutako izkuntza. Naiz eta gizon batek asmatua izan benetako izkuntza da ori, bañan ez det uste zearo indartuko danik, beste arrazoi batzuen artean zaillegia dalako. Ogeitabi konsonante ditu, pentsa zazu! Au jende guziak ikasteko geiegitxo da. Gramatikaren aldetik ere, gaztelerazkoa ta ingelesakoa baño errezagoa izanik, txino tarrak eta japondarrak eta abar ikasteko zaillegia da oraindik.
Nik an egiten nituan inbestigazioko lanak "Lingüística Matemática" deritzaion jakintza saillari dagozkionak ziran. Izkuntza batetik bestera aldatu aal duten makiñeen gorabereekin badu lan onek zer ikusia.
Euskalzaletasuna ta zaarzalekeria, konserbatismoa alegia, gauza bera diranak iñork uste ez dezan, esango dizut ba dirala Euskalerrian gauza zaar pranko pixkanaka aldatu bear diranak, Ez gero galdetu neri zeintzuk diran aldatu bearreko gauza oiek. Arrotza naizenez gauza oien salatzea ez dagokit neri. Euskal gaztedi berak asma beza. Dana dala, gauza bat argi dago: munduko jakintsu guziak ikasi nai luketen izkuntza baztertzeak eztiola iñori ere aurrerapenik emango.
Olako galdera bat egitea igarle dan bati egitea obe zenun noski. Ez det uste etorkizunean ezkutatuak diran goraberak jakiteko gauza naizenik. Nik dakidana, ordea, auxe bakarrik da: euskera galtzekotan, ez esan orduan kanpotarrak zapaldu egin dutela, euskaldan berberen erru osoaz gertatua izango baita. Badakizu zergatik? Euskal gurasoak nai izan ezkero, ez da munduan indarrik sortu, aien seme-alabak euskera aazten eragotzi edo galerazi aalko liekenik.
Bai ta pozik ere. Zorionak ematen dizkiet orren polita dan astekari bat irakurri aal dutelako. Eta "Zeruko Argia"'ri laguntza osoa emateko eskatzen diet. Au irakurri ta irakurrazi. Bañan ez ori bakarrik. Zuen idazlanak, ipuiak, bertsoak, kritikak eta abar astekari oni bialdu. Utsez eta akatsez josirik daudela? Ta zer? Zuzenduko diskizute. Ortarako astirik ez dunak, noizik bein karta bat beintzat egin bezaio «Zeruko Argia»'ri zein gauzak atsegin zazkioten astekari ontan eta zeiñek, ordea, oñik eztioten egiten. Olako eskutitzak "Zeruko Argia"'ri asko lagunduko baitiote. Eta nere ustez laguntza ori ondo merezia du.
(1) Japondarra baño leen Japoi' en egiten zan izkuntza.
(2) Izkuntza au India'ko mendi artean dagon leku eskutuenetako batean itzegiten da.
![]() |
|
||||
132 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa