Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1990-12-30 -- 1319.zenb

Imanol Zubizarreta: «Gure lekua gorde eta zehazteko bildu gara»

Eñaut Apaolaza/Alberto Irazu

argazkia

Imanol Zubizarretarekin Eskoriatzako telebistaz eta "Euskal Herri Telebistaren Elkartea"z
Imanol Zubizarreta: «Gure lekua gorde eta zehazteko bildu gara»
Eskoritza Telebista herri mailako lanean hasitako lehenengotarikoa izan zen. Egun, "Euskal Herri Telebistaren Elkartea" sortu berri denbonetan, makinatxo bat ba dira bide berberari ekindakoak.

ARGIA. Noiz hasi zen Eskoriatza Telebista bere lehenengo emisioak egiten?

I. ZUBIZARRETA. Eskoriatza inguru honetan telebistako irudiak jasotzeko orduan genituen oztopoak gainditu asmoz larogeitahiruan eginiko sare berritzearen kontextuan sortu zen proiektua. Izan ere, sare berri hori zela eta, herri mailako telebista sortzea gauza posiblea zela ikusi zen, eta arazo bakarra medio pertsonal eta teknikoak lortzea zela. Honela, medio horiek eta Udaletxearen diru laguntza lortuta, larogeitabosteko Uztailean egin zen lehen proba emisioa eta urte bereko Iralean azkenik, serio ekin zitzaion emititzeari.

A. Zein programazio klase izaten duzue?

e.z. Informatiboak izaten dira, hiru atal ezberdinetan banatu ohi ditugunak. Lehenengo zatian herri mailako kontuetaz aritzen gara, bigarrenean Udaletxeko albisteak aipatzen dira, hirugarrenean berriz kirolen berri ematen da, Eskoriatzan izaten diren partidu eta kirol ekintzen berri. Bi ordu terditako programazioa izaten da gutxi gora behera egunero.

A. Zuen aurrekontu guztia Udaletxeak ordaintzen du, udal telebista zarete beraz...

I.Z. Bai, udal telebista gara. Udaletxearen laguntzaz gorpuztutako proiektua izan da hauxe. Gure gestio guztia bertan egiten da, ni neu ere zinegotzia nauzu.

A. Joan den Abenduaren hogeian "Euskal Herri Telebistaren Elkartea" sortu zenuten Bilbon Herri mailako sei telebistek, zer dela eta sortu duzue elkarte hori?

I.Z. Herri mailako telebisten esparrua finkatu eta espazio zehatz hori defendatzeko asmotan sortutako elkartea izan da. Printzipioz sei telebista bagara ere hor gabiltzanak, beste gainontzekoek ere ateak zabalik dauzkatela esan beharra dago. Egun ez dago gu bezalako telebistei buruzko legerik, eta nahiko egoera arraroa bizitzen ari gara. Kontextu honetan, ba omen denez telebistei buruzko legea egiteko asmoa, gure lekua gorde eta legalizazioa lortzeko bildu gara.
EñautApaolaza Alberto Irazu
61


Gaiez\Komunikabid\Telebista\Herri teleb\Eskoriatza
Pertsonaiaz\ZUBIZARRET3
Egileez\APAOLAZA1\Komunikabid
Egileez\IRAZU1\Komunikabid

Gaiez\Komunikabid\Telebista\Herri teleb\Telesko
Pertsonaiaz\ZUBIZARRET3
Egileez\APAOLAZA1\Komunikabid
Egileez\IRAZU1\Komunikabid

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan