Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1990-12-23 -- 1318.zenb

Maialen Iriarte: «Urrats haundia izan da «Egunkaria»k emandakoa»

Eñaut Apaolaza

argazkia

ETBko aurkezlea den Maialen Iriarterekin
Maialen Iriarte: «Urrats haundia izan da «Egunkaria»k emandakoa»
Euskal Telebistako aurpegi ezagunenetako bat da. Betidanik albistegietan aritua, astebukaerero "Gaur Egun"go gertakizunen berri ematen digu Maddalenek.

ARGIA. Betidanik ETBko zerbitzu informatiboetan aritua zara. Konta egidazu zeintzuk izan diren hasi zinenetik hona albistegietan izan diren aldaketa nagusiak.

M. IRIARTE. Aldaketarik nabarmenena lan antolakuntzari dagokionean emandakoa da, erredakzio lankide bakoitzaren lana zehaztu eta norberaren ardura ta errespontsabilitateak finkatu bait dira Horretarako arlo ezberdinen erredakzio buruak izendatu eta bestelako neurriak hartu ditugu. Dena den, aurten egindako aldaketak izan dira eta ez dut uste balorazio sakon bat egiteko nahiko denbora denik

A Lau urtez kamara aurreko borroka horretan, edonolako albiste mota aurpegi onez ematen ikasia izango zara dagoeneko...

M.I. Ahalik eta jarrera normalena erakutsi behar da, eta hori noski jardunaren poderioz ikasten den gauza da. Beti ere errezak edo zailagoak toka dakizkizuke baina tratamendu serioa eman behar zaie daneri. Okerrena ez da hori izaten, hala ere, eguneroko albiste horien berri eman beharrak sortzen duen dinamika baizik "Tirania" txiki bat izaten da askotan dinamika hori.

A. Noizpait pasako zitzaizun hala ere momenturen batean parrez hastea edo eta albisteren baten berri ematen hasi eta zeharo nahastea.

M.I. Bai, motel. Behin txerri bat zela eta ez zela berri ematen ari ginela, algara bizian bukatu genuen Estepan Aldamiz eta biok. Hura izan zen hura! Horrelakoak alde batera utzita gurea serio hartu beharreko lanbidea da, denok geure patrikatik ordaintzen dugun medio batetan ari garelako eta seriotasuna zor zaiolako horri.

A. Lehen albistegietako dinamika gogorra aipatu duzu, bestelako programaren bat egiteko asmorik ba al duzu?

M.I.Oraingoz ez behintzat. Gustora egingo nuke hala ere astean behineko zerbait, lasaitasunez eta patxaraz egina. Baina epe laburrera ez da halakorik izango, aurreragoko utziko dugu.

A. Euskal komunikabideen mundu txiki honetan, nola ikusten duzu «Egunkaria» kaleratuta emandako pausua?

M.I. Euskararen aldeko edozein neurriren aldeko naiz, eta zentzu horretan urrats garrantzitsua izan da «Egunkaria»k emandakoa. Oso lan garrantzitsua egiten ari direla uste dut. Bestelako neurriak hartu beharko litezke ere.

A. Ze neurritaz ari zara?

M.I. Euskararen presentzia indartuko luketen neurrietaz ari naiz, euskarak merezi duen lekua emango lioketenetaz.
Eñaut Apaolaza
Alberto Irazu
61


Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak
Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak
Pertsonaiaz\IRIARTE3
Egileez\APAOLAZA1\Komunikabid
Egileez\IRAZU1\Komunikabid

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan