Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1990-12-02 -- 1315.zenb

Amaia Bontigi: "Lanbide honetan jende asko ezagutzen da"

Eñaut Apaolaza

argazkia

Amaia Bontigi ETBko makilalariari elkarrizketa

Amaia Bontigi: "Lanbide honetan jende asko ezagutzen da"
Telebista mundua kamara aurreko eta atzekoak osatua dago. Ezagunenak lehenengoak badira ere, bigarren horiek funtsezko papera betetzen dute. Besteen itzalean aritzen den horietako bat makilalaria izaten da, berarena kamara atzeko lan izkutua da.

ARGIA. Noiz eta nolaz hasi zinen makilalari lanetan?

AMAIA BONTIGI Telebistan orain sei bat urte hasi nintzen, Parisen makilalari ikasketak bukatu ondoren. Hala ere, ETBn hasi aurretik ere mundu hau ezaguna nuen. Urte mordoa neramatzan Donostiako alde zaharreko ileapaindegi batetan, eta azken finean, makilalari eta ileapaintzailearen artean ez dago ezberdintasun nabarmenik.

A. Hainbeste urtetan kamararen atzean lanean aritua, suertatu al zaizu inoiz kamararen aurrean aritu beharrik?

A.B. Bai, orain dela gutxi, «Hau da A.U» programan hain zuzen ere. Eta egia esan hasiera batetan arrotz samarra egin bazitzaidan ere, oso ondo pasa nuen bertan. Kamaren atzean lan egitea aurrean baino askosez errazagoa da, beste horretarako berriz, berezkoa behar da izan.

A. Lanbide honek izer haundiko jende ugari ezagutzeko aukera emango zizun noski...

A.B. Bai motel! Denetarik ezagutu dut: politikariak, artistak, kirolariak... auskalo zenbat! Lanbide honek duen gauzarik aberasgarriena horixe da, batek pertsonaia hauek tratatzen ikasten duela hain zuzen ere. Makilalari batek ezinbestekoa du hori.

A. Arazorik izan al duzu inoiz makilatutako baten baterekin?

A.B. Ez, ez zait inoiz halakorik pasa. Hona etorritako guztiak oso ondo portatu dira beti. Gainera, gehienetan, makilatuak izaten ohitua dagoen jendea izan ohi da hona etortzen dena, eta nola atera nahi duten badakite. Okerrenak nola makilatuak izan nahi duten ez dakitenak izaten dira, horiekin pazientzi gehiago behar izaten da.

A. Makilalaria eta makilatu beharrekoaren artean sortzen al da harreman berezirik?

A.B. Bai, batzutan bai. Berriketan hasi eta oso giro polita izan dugu batzutan. Beste batzuk berriz zeharo nerbiosotuta etortzen dira eta ez dute berriketarako gogo haundirik izaten.
Eñaut Apaolaza
Alberto Irazu
61


Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Besteak
Pertsonaiaz\BONTIGI1
Egileez\APAOLAZA1\Komunikabid
Egileez\IRAZU1\Komunikabid

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan