Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1990-11-18 -- 1313.zenb

Estepan Aldamiz: "Gure programan ardatza interesa da"

Eñaut Apaolaza

argazkia

Estepan Aldamiz, ETBko informatiboen aurkezleari elkarrizketa
Estepan Aldamiz: "Gure programan ardatza interesa da"
ETBko informatiboetan zortzi urte daramatza, eta dagoeneko kamarak ez dio batere beldurrik ematen. Aurkezle lanetan serio itxura duen arren, bere lanbidea filosofia haundiz hartzen du. Astean behin, ETBko bi kateetatik, hemengo eta mundu mailako gertakizunen berri ematen digu Aintzane Bolinagarekin batera.

ARGIA. Telebistan urte mordoa daramatzazu, mundu horretan nola sartu zinen konta egiguzu pixka bat.

ESTEPAN ALDAMIZ. ETBn zortzi urte daramatzat, albiste zerbitzuekin loturiko lanetan beti ere. Kamararen aurrean lanean hasi aurretik beste zenbait lekutan ere aritua naiz, Deia eta Zeruko Argian kasu. Orain hiru bat urte ETBko zerbitzu informatikoen barruan programa bat egiteko aukera luzatu ziguten eta bertan dihardut oraindik, Aintzane Bolinagarekin batera astean behin aurkezten dudan "Hemen eta Mundua"en hain zuzen ere.

A. Izen berak dioen bezala bertako eta mundu mailako gertakizunak dira saio honen ardatzak.

E.A. Bai, hori da. Erreportaiak egiteko orduan erizpiderik nagusiena gai interesgarri eta gaurkotasun haundikoak jorratzea izaten da, bai bertako bai kanpokoak. Bestalde hemengo eta mundu mailako gaien arteko oreka lortzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, eta oreka hori lortzea ez da gauza erraza izaten askotan. Hala ere, nahi izaten dena baino gehiago ahal izaten dena egiten da sarri.

A. Zuen saioa ETBko bi kateetan emititzen da. Horretan zuek kasu baharra zarete. Programa euskaraz egindakoa izanik, oso osorik itzuli behar hori nola ikusten duzu?

E.A. Guk ETB-lean egingo genuke soilik, bainan horrela aginduta dagoenez horrela egin behar. Euskaraz egiteko nahiko lan izaten da eta bigarren katean bota behar horrek lan hori bikoiztu egiten du. Geure esku balego, "Hemen eta Munduan" euskaraz egingo litzateke bakarrik. Ezin dugu ordea.

A. Ikus-entzulego datuak begiratu ez gero, programa ikusienetako bat zeuena omen da.

E.A. Bai, alde horretatik ezin kexa. Datuek programa ikusienetetako bat dela diote eta hori oso gauza positiboa da. Denbora dexente daramagula kontutan hartu behar da ere, jarraitasun horrek izango duelarik noski zerikusirik.

A. Beste alde batetik, "Hemen eta Munduan" alde batera utzita, ETBko produkzioak nabarmen ugaritzen ari dira, programazioaren tarte haundia beteaz. Ugaritze hori ikusita, zer nolako balorazioa egingo zenuke?

E.A. Ez dut uste hainbeste direnik. Dena den, etxean egindako produkzio hauek garrantzi haundikoak direla uste dut, lehen mailako leku bat bete behar dutelarik programazioaren barnean.
Eñaut Apaolaza
Alberto Irazu
61

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak
Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak
Pertsonaiaz\ALDAMIZ1
Egileez\APAOLAZA1\Komunikabid
Egileez\IRAZU1\Komunikabid

Erantzunak

gaur martxoak 11, zure saioa ikusi dut, egia esateko momentu batzutan telebista itzaltzekotan egon naiz, bertan gonbidatuta zenuen gizon batek esan dituen `barbaridade´ batzuk entzun eta gero, berari ez zaio arraro egiten edo ez dio ezer txarrik ikusten isaias erahil zuten egun bertan abstentzioa eskatzen zegoen furgoneta bat arrasate bertan bueltak ematen egotea, niri odola berotzen zait hori entzute hutsarekin , lotsagarria! telefono zenbakirik ez egotean zuzenean sartzeko ezin ezer ere egin, gainera agian gu sanoak ez garela entzutean oraindik okerrago, zer iruditzen zaio berari sanoa pertsonak hiltzea? Guk beraiek esaten duten guztia errespetatu behar dugu eta beraiek gurea ez, bizitza bat daukagu eta horrela bizi beharra bai ez dela sanoa! ETA-kide bat hiltzen denean beraiek edozer gauza egiteko eskubidea dute manisfestaldiak, autobusak erre... eta norbaitek hori errespetatzen ez baldin badu ordainak etortzen dira. Beldurra sortzen dute, beraiek nahi dutena esateko eskubide guztiak dituzte eta guk ez! Azkenengo greban gertatu zena bezala anv_koak zenbait empresariok langileak mehatxatu zituztela greba egiten bazuen edo expediente bat irekiko zitzaiela esan zuten, hori mehatxua da, eta zer gertatzen da beraiek egindako mehatxuekin? denda bat irekia ikusten baldin bazuten ixteko esaten zieten edo bestela denda erreko zutela! hori ez al da mehatxua? hau dena eta gehiago esango nizkioke gizon horri, baina ezin zuzenean sartu eta bertan kexatu behar. Hurrengoan telefono zenbaki bat ipini herriak ere gauza asko bait dauzka esateko!!!

iratxe 0000-00-00 00:00:00

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan