Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1990-07-01 -- 1298.zenb

"Eskolarteko Txapelduna izatea aspaldiko ametsa nuen"

Bota Punttuba

argazkia

Eskolarteko bertso txapelketa irabazi du Jon Maiak
Jon Maia:
"Eskolarteko Txapelduna izatea aspaldiko ametsa nuen"

ARGIA.Nola sentitzen zara eskolarteko bertso txapeldun berria izanik?

Jon Maia.Euskadiko Txapelduna izateak izugarrizko poza sortarazten dit, orain arte izan dudan ametsa bait da. Nire adinekoen artean topea jo dudala iruditzen zait.

A.Ez al da bertso gutxi kantatzen txapelduna neurtzeko orduan?

J.M.Hori egia da, eta gainera oztopo haundia gure adinekoentzat. Besteentzat, nagusientzat alegia, agian ez da komenigarria hain bertso gutxi kantatzea, baina errezago da erregulartasuna edo oreka erakustea. Baina gu oraindik egiten ari gara bertsolari bezala, eta nahiko zaila egiten zaigu bertso lanak botatzea; gainera, bertso gutxi izatean hutsen bat eginez gero oso aukera gutxi dugu akats hori konpontzeko.

A.Atzetik gazteak eta haurrak badatozela nabarmentzeak ez al du poza ematen?

J.M.Bai, ni talde honen barne sentitzen naiz eta oso pozgarria da bertsolaritzaren mundu honetan zenbat jende mugitzen den ikustea. Ikusten da goian daudenentzat erreleboa badatorrela, bertsolaritza gero eta gehiago ari da zabaltzen, jendearen artean, irratian, telebistan...

A.Txapel hau irabazteak zer nolako aukerak zabaltzen dizkizu hemendik aurrera plazan aritzeko?

J.M.Txapel hau irabazteak ate asko zabaltzen ditu, eta jadanik igarri dut, etxera hots egin didatela hainbat ekitaltitara joan nadin. Orain arte bezala jarraituz, plazak ez zaizkidala faltako uste dut. Gainera, honelako adinarekin egin ditudan plazak ikusita ezin naiz kexatu, gutxi bait dira nire urteekin paretsu ibili direnak.
BOTA PUNTTUBA
56

Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Txapelketak\Eskolarteko
Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Bertsolaria\MAIA1
Pertsonaiaz\MAIA1

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan