Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1990-05-13 -- 1291.zenb

«Unibertsitateoren independentzia; funtseskoa da»

M.A.

argazkia

Emilio Barrerarekin elkarrizketan.
EMILIO BARBERA
«Unibertsitateoren independentzia; funtseskoa da»
Lau urteko zuzendaritzaren ondoren martxoaren 21ean errektore lekua utzi zuen medikuntzako irakaslea dugu Emilio Barbera. Zenbait zalantza argitu eta berriro ere errektoradutzara zuzentzen duen lasterketan dihardu

ARGIA.Zein izan dira azken ur teotako emaitza garrantzitsuenak?

EMILIO BARBERA. Ikerketarako finantziazio bideak lortzea batipat, aurrerantzean ikerketa ororen oinarri izango den azpiegitura ari gara lortzen. Halaber irakaskuntz ekimena eta normalizazio ekonomikoaren iltotik eginiko lanek izan dute ondoriorik. Azken finean, egitura indartsua duen unibertsitate zibilizatu bat lortzeko bidean ari gara.

A.Zenbait zalantza izan dituzu aurkezteko orduan. Zein izan da aurkezteko arrazoia?

E.B.Lagun eta taldekideek emaniko indarra. Orain arte egindakoa finkatu nahia unibertsitate europear eta baliagarri bat lortu nahia. Honek, nere curriculum-a galerazten du, baina gure herriarekin konpromezu bat dugula uste dut, bai eta gure unibertsitatearekin.

A.Zein helbururekin aurkezten zarete?

E.B.Helburu praktikoekin: orain arte egin duguna finkatu nahirik. Halaber, zenbait oinarri ezarri asmoz, hain zuzen ere, irakaskuntzaren kalitatea, eta gizarte-atzerriarekiko harremanak.

Helburu hauek betaz gero, unibertsitatea gizarteari egokitzea, ikasketa eta lanaren arteko zubia eraikitzea eta gure kultura zabaltzea lortuko dugu.

A.-Bitartekoak?

E.B.Taldekideen arteko konfidantzan oinarritu, ardurak banatu. Egun unibertsitatean dagoen zensura oro ezabatu beharra dago, arduradunek edozein erabaki har dezakete. Lanak banatu eta emaitzen balorazio egitea proposatzen dugu guk, jendeari konfiantza eskainiz.

A.Ekipo berria aurkezten duzue horretarako?

E.B.Ez da guztiz berriai aurretik hasitako plangintzen zuzendariek aurrera darraite. Hala ere zenbait hutsune ditugu oraindik, aukeratuak baldin bagara osatuko diren hutsuneak. Izaerari dagokionez, botua nori ematen dioten azaldu beharra ez duten gizabanakoz osatua dago lantaldea, urteetan zehar unibertsitatean lanean aritu direnekin osatua.

A.Aurreko hautezkundeetan EAJk eskainitako laguntza galdu duzuela diete batzuk. Zer diozu zuk horretaz?

E.B.Nik ez dut uste hori horrela denik. Aurrekoan EAJren laguntzaz azaldu nintzen, baina oraingoan, eta unibertsitatearen autonomiaren mesedetan, babesik ez eskaintzea erabaki du alderdiak; ez dut uste horregatik alderdiak bide baztarrean utzi nauela esan daitekeenik.
M.A.
21


Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Unibertsita\EHU\Errektoreak
Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Normalkuntz\Erabilera
Pertsonaiaz\BARBERA1
Egileez\ARRIETA4\Gizartea

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan