Astekaria

 Elkarrizketak 

«Plangintza onartuko dela iruditzen zait»

Irudia

I.M.


1283. alea
1990-03-11
alde 0    kontra 0

Eusebio Osarekin elkarrizketan.

EUSEBIO OSA Euskerarako Kabinete Teknikoko zuzendaria

«Plangintza onartuko dela iruditzen zait»

EHU-UPVko Euskararako Kabinete Teknikoko zuzendariaren eskuetatik ere pasa da oraindik burutzeke dagoen plangintzaren lehen zirriborroa. Hona hemen bere eritzia.

ARGIA.Zein da plangintza honi buruzko zure lehen balorazioa?

EUSEBIO OSA. Oraindik zirriborroa baino ez dugu ikusi, baina filosofia moduan onargarria deritzot, lerro nagusiak ondo markatuta daude.

A.Zer beharko da plangintza bideratzeko?

E.O.Lehenik EHUko gobernu batzordeko onarpena, eta gero, jakina, dirua; diru piloa beharko da hau aurrera eramateko. Bestalde, borondate politikorik ez badago, ezin izango da ezer egin. Nire ustetan onartu egingo da plangintza, eta dagokion dirua ere emango dute. Dena den, Errektoretzarako hauteskundeak laister izango dira, eta ikusteko dago hauteskunde interesek zein neurritan eragingo duten plangintzaren gauzatzean.

A.Zein izan daiteke euskaldantze plana praktikan jartzeko oztopo nagusia?

E.O.Oztopoak departamenduetatik eta Hezkuntz Sailetik etor daitezke. Agian oztopo latzena departamenduetatik etorriko da, susmo hori dut. Gauzak eratuta dauden bezala unibertsitate honetan departamenduek dute botere handiena.

A.Plangintza bere osotasunean betetzen bada, zer nolako unibertsitatea izango dugu bost urte barru?

E.O.Jarritako helburuak oso minimoak dira oraindik. Administrazioa eta zerbitzuen alorrean minimotik behera gainera. Unibertsitate euskaldunera heltzeko urte asko pasako dira. Hala ere, plan hau betetzen bada aurrerapauso garrantzitsua izango da.

A.Zergatik hainbeste urtetan ez da plangitzarik egin?

E.O.Euskara Batzordeak ez du behar bezala funtzionatu. Orain egin dugun hau lehenago egin behar genuen, ez dugu jakin izan hori burutzen. Errua guztiona da iniziatiba hau ez dugulako lehenago bultzatu.

I.M.

40

Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Unibertsita\EHU\Besteak

Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Normalkuntz\Unibertsita

Pertsonaiaz\OSA1

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1282
 
azala1281

1283 zenbakia.
1990ko martxoaren 11a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza