«Ez dugu Kortaturen revival bilakatu nahi»


1990ko martxoaren 11n
Fermin Muguruzarekin elkarrizketan.
FERMIN MUGURUZA
«Ez dugu Kortaturen revival bilakatu nahi»
Urte batzu diskogintzatik kanpo bizi ondoren, Fermin Muguruza kortatu ohia musikaren lehen planora itzuliko da «Negu Gorriak» taldearen jaiotzarekin. Horrekin batera, azken belaunaldiko euskal musika talde eta kantariek Mikel Laboari eskainiko dioten disio-omenaldian hartuko du parte. Aukera aprobetxatuz, rocka, argitaletxeak, irratigintza eta Nicaraguako hauteskundeen emaitzak ekartzen ditugu orriotara eliar hizketak gehiegi maite ez dituen musikapile honen eskutik.
ARGIA Irungo kale galdu batean, mota guztietako musika kasetteaz inguraturik eta sandinisten hondamenaren biharamunarekin, Fermin Muguruzak irrifarrea besterik ez daki agertzen bisita desegokiaren aurrean. Disko eta talde berriak, ohizko paolen errepikapena eta kazetariekiko mesfidantza nahaspilatzen dira berekala kafe usaina eta etengabeko algaren artean, solasalti eroa osatzen duten algaren itzalean.
Lehengo astean "Negu Gorriak" izeneko taldearen jaiotza iragarri zenuen astekari honetan bertan. Musikaren lehen planora berriro?
Taldea osatzeko asmoa iragan udan sortu zen. Iñigo ene anaia, Kaki eta hirurok zerbait prestatzea pentsatu genuen, baina urtebetez utzi, urte sabatikoa alajainkoa, eta lan egiten aritu ginen geroxeago. Kontu bat argitu nahi dut ostera, inork ez diezagula zuzenean kantatzeko deitu, pikutara bidaliko baitugu, eta ez dugu Kortaturen revival bilakatu nahi; taldea ez da Kortatu, partaide batzu bertakoak izan arren, eta ez da halaber bere musika. Historia arras desberdina da.
Beste projektu baten barruan, azken belansaldiko kantari eta zenbait taldek Mikel Laboari eskainiko diozuen omenaldi-diskoa aurkitzen da.
Aldizkariaren zutabe famatu horretan adierazi nuen bezalaxe, Xabier Montoia etorri zitzaidan behin diskoa grabatzeko proposamenarekin; asmoa ona zenez, zerbait lantzeko prest nengoela aitortu nion, bide batez burutu entseiu eta kantak aprobetxatuko genituelako. Gauzak honela, norbaitek ea anaiarekin kitarra hartuta nora nindoan galdetzen bazidan, banuen aitzaki sinesgarria, Mikel Laboaren diskoan parte hartzearena alegia. Hala ere, bere omenezko produktu batean egotea eta batez ere konfidantza osoa neuregain ezartzea, kristoren poza eman zidan, berak ez bait zekien deus ene talde berriaz. Omenaldiaren inguruan gainera, talde gazteak bilduko gara, M-ak, Delirium Tremens, BAP..., asko eta asko estudioan grabatu gabeak oraindik, eta horregatik oso produktu freskoa egin daiteke.
Diskoa Mikel Laboari propio eskaintzeak zer suposatzen du, belaunaldi gaztearen maixu bihurtu dela?
Beste taldeengan izan duen eragina ezin dezaket neurtu, baina enetzat garrantzitsua gertatu da, ez akaso maixu bezala. Hirugarren diskoan M-ak-en bertsioa burutu genuenean bere ahotsa sartzea ondo geratuko litzatekeela esan genion eta bera ere oso pozik azaldu zen. Lagun egin ginen. Disko honetan prestatu dugun kanta, "Gauerako aterbea", estraineko edo bigarren lanean plazaratu zuen jadanik; gure aipaerak antzeko sarrera gordetzen du, gero zeharo aldatzeko. Hitzak, jakina denez, Bertolt Bretch-enak dira, baina geuk berari eskaintzen dizkiogu.
Lehen aipatu duzunez, omenaldiko talde gehienak profaneak dira estudio lanetan. Zaila al da gaur egun diskoa grabatzea?
Gero eta talde gehiago gabiltza, edo dabiltza, hor jira biraka, eta iaz gehiegi sortu ez baziren ere, gutxinaka agertuko dira. Gainera, beste bilduma diskoa bultzatzeko asmoa dute. Gu geu estudio batean aurrenekoz sartu ginen momentuan ere, jende berdintsua zebilen, Mikel Laboa edo Benito Lertxundi, adibidez, eta apenas geuk zerbait bagenekien. Haatik, Jotakie, Kontuz Hi eta Cicatriz taldeekin bilduma kaleratu bezain pronto fama lortu genuen eta beste hainbeste koadrila antzera sortu bide da. Lokalean kantak norberaren erara tajutzen dira eta horregatik estudioetara hurbiltzerakoan segidan igertzen dira akatsak.
Nolanahi ere, argitaletxe gehientsuenen joera nahiko koldarra gertatu da azkenaldian.
Egia esanda, ez dira asko ausartzen. Niretzat egun argitaletxe bakarra dago, Oihuka. Zarata ere hor dago, baina M-ak-en diskoez aparte ez du ezer kaleratzen, beste talde bat promozionatzea lan handia izango dela pentsatuko duelako. Hoiez gain, Suicidas pikutara joan da, Elkar-ek gauza gutxi burutu du rockaren alde (O.K. Korral eta Zarama), eta hor benetan jotake ari dena Oihuka da, disko berriak lantzen saiatu delarik. Talde gazteak bultzatu egin behar dira, eta euskaldunak badira, bada, astozaz gehiago.
Komertzialtasonaren ohizko arazoa?
Bai, dudarik gabe. Diru prolema ere hor dago, jendeak geroz eta gebiago eskatzen duelako, nahiz talde hauek gutxirekin konformatu normalean. Suicidas edo antzeko etxe batek ordea, ez du pentsatuko nortaitekin aberasterik, baina ez da beste talde batekin ausartzen, diru asko galdu dutelako azken finean. Oihukari alabaina, eska diezaiokegu izen berriekin saiatzea, dirua eskaintzen dioten taldeak baitauzka momentu honetan; eta aurrerantzean egingo duela uste dut. Elkar-ek diru asko dauka, baina oso gauza gutxi egin du; trikitixa eta folk musika trebatzea nahiago izan dute. Ez dakit zergatik, akaso esperienizia txarren bat izango zutelako edo, baina ez dira hemengo taldeekin ausartu. Iaz plazaratu euskal rock talde gazte ugari zintzilik agertzen da.
Kalitaterik ba al dute talde hauek?
Hasiera batean, jakina, zail xamarra gertatzen da kalitateko taldeak osatzea, baina gogo handiko hornada sortu berri da, gogoz betea, eta gogoa izanez gero ondo zaude. Neuk propio nahiago dut honelako taldea entzutea, maila altua eta freskotasunik gabekoa baino.
Garai hartako boom-a bukatu da ordea?
Toki guztietan hori gertatu da eta hemen ere antzeko fenomenua garatu da. Bapatean boom bat lehertzen da, baina era intentsu batez bizi zarenean, belaunaldi berriari utzi behar diozu lekukoa. Hau guzti hau, olatuak balira bezala ikusten dut, egoera gailurrera iristen da behin eta momentu batean halamoduz baretu. Beti ere pixkabat aurrerago ostera, leninismoa bezalaxe. Boom horiekin sekulako azpiegitura erdietsi dugu, gaur egun taldeak diskoa grabatzera ablatzen badira, baldintza onetan prestatzeko aukera baitute. Garai hartan argitaletxeak larru gorrian aurkitzen ziren, eta orain aldiz, jakin badakite zer egin behar duten. Horrez aparte, mugimendu edo zerbait hura osatu genuen taldeok beste helburu bat lortu dugu, hots, herriko jai kasik guztietan, udaletxeek rock kontzertua antolatu nahi izatea; hori, lehen, pentsaezina zen, are okerrago, debeketuta zegoen. Euskal gizartean, rocka onartuta dago gaur egun, gero eta sartuago.
Azkenaldian irratigintzan aritu zara musika saioa zuzendu eta aurkeztuz Egin Irratian. Nola zaintzen dute komunikabideek, eta irradak bereziki, euskal musika?
Penagarria da. Edozer irrati kate jarrita ere, antzematen duzu kanta ez dutela kalitate, gustu edo afizioz aukeratzen, kuña jartzeagatik baizik. Hori, noski, penagarria da. Irrati horietan entzundako musika disketxeak ordaindu du, eta TVEko Rockopop edo 40 Principales bezalako saioak argitaletxeen esku daude. Diskoa hainbat aldiz jarri behar dute egunean zehar. Hor, gainera, mafia izugarria dago, hau da, talde batek disketxe batekin grabatzen badu, azken honek autore eskubideak eskatzen dizkio diru horrekin promozioa pagatzeio. Mafia beltza dago, oso iluna.
Bertako irratiak bestalde, Euskadi Irratia edo, esate batera, ez dira hemengo musika bultzatzen ausartzen. Komunikabide honen poderioz, kritika egin eta kanta jertzen duzu, baina beti ere, zeure hitzei alternatiba eskainiz. Neu oso gustora nago irratian, baina batzutan halako barkamen publikoa eskatu beharko dudala pentsatzen dut ene euskara kaxkarrarekin entzuleen belarria jipoitzeagatik. Orain bai, irratiari puncha falta zaiola iruditzen zait. Izanez ere, Euskal Herrian ez baita oraindik rockari buruzko euskal saio arrakastatsurik egin. Irratsaioan, musika gogorra, rap, punk, hardcore, heavy metal, eta gero aparte maketak, taldeak, aurreratzen ahalegintzen naiz.
Hizkuntzaren erabilera beste arazo gatazketsu bilakatu da.
Delirium Tremens-en diskoa, esate batera, ez dute oraindik Madrilen ezagutzen eta banatzaileek gainera ez dute zabaldu nahi, ezta hartu ere, gero almazenetan pilatuta geratzen dela esanez aitzaki gisa. Gazteleraz aukera gehiago dago, baina gaizki iruditzen zait talde euskaldunak erdaraz kantatzea. Hori egitea betikoei arrazoi ematea baino ez da. Eta Frantziara joaten bagara frantsesez kantatu behar ai dugu? Eta Italian, italieraz? Zabaltzeko asmotan honelakorik pentsatzea ere txorakeria besterik ez da; Estatu espainolean talde askok merkatuan gehiago saltzeko ingelesez kantatu behar dela dio, baina lelokeria iruditzen zait. Egin dezatela nahi dutena, baina gaizki ikusten dut. Geu gutxinaka hasi ginen kantak euskaraz sartzen eta oraindik ere deitzen digute Estatutik dirua eskainiz, diru asko gainera, ja, ja, ja... Eta beste eskaintza batzuk...
Harrera ona al dauka euskal mosikak Europa aldean?
Gure esperientziaren arabera, oso ona izan da; geu akaso, talde borroka ginen eta horrek sekulako elkartasuna adierazten du. Europa partean hainbat gaztetxe antzeko batzutan kantatu izan genuen, harrera ona edukiz normalean. Punk eta hardcore talde batzu geratzen dira, baina besterik ez dago, oso gauza gutxi; haiek, Euskadi Europako alternatiba da aitortzen dute, hemen dagoen mugimenduarengana, jendea elkartuta dagoelako bertan.
Nicaragua Sandinista...
Hori gogorra da. Lau urtez Nicaragua Sandinista kantatzen, eta bapatean esaten dizute Nicaragua ez dela sandinista. Penagarria izan da, baina-orain baino gehiago izan behar dugu marxista-leninista... Eta iraultza iraunkorra.
A.GOSTIN M.ARRIETA.
30


GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakNEGU GORRIA
PertsonaiazMUGURUZA1
EgileezGOSTIN1Kultura
EgileezARRIETA5Kultura

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude