Astekaria

 Elkarrizketak 

«Katu Kalen, gogo biziz saioa aurrera ateratzeko»

Irudia

J.M. Egaña


1279. alea
1990-02-11
alde 0    kontra 0

Edurne Ormazabalekin elkarrizketan.

Edurne Ormazabal:

«Katu Kalen, gogo biziz saioa aurrera ateratzeko»

Edurne Ormazabal, Katu Kale saio musikalaren aurkezlea dugu, beste hainbat profesional gisa, programa egoki bat ateratzen ahaleginduz. Edurne Tolosan jaioa da, psikologia ikasketak Donostian eginak ditu eta irrati munduan ere ibilitakoa da.

ARGIA.Katu Kale bezalako programa on bat egiteko, ze erizpide erabiltzen dituzue, musika eta klipen aukeraketan?

Edurne Ormazabal.Kalitatea da bilatzen dugun lehen gauza, nahiz eta hori oso erlatiboa izan. Gure gustoak ere badu zer ikusia aukeraketa horretan eta hortik, guk erakusten ditugun gauza asko, behar bada ez dira arrakastatsuak.

A.Azken aldiko ClESeko datuen arabera, ETBn, programa kultural sailean, Fahrenheit da ikusle kopuru handiena duena. Non geratzen da Katu Kale, zer esango zenuke?

E.O.Nik ez dut gehiegi sinisten datu horietan, ez dut ulertzen zergaitik hilabete batetan Katu Kale asko ikusi daitekeen eta hurrengo hilabetean berriz gutxiago. Izan daiteke konpetentziagatik, beste kanale batetan Hitchcock edukitzeak asko suposatzen bait du. Eta beno, Fabrenheit asko ikusten bada, deputamadre irutitzen zait niri, sentitzen dudana da Katu Kale gehiago ez ikustea.

A.Programaren emititze ordua zure ustez egokiena da? Badirudi, larunbatetako errepikapena, asteartekoa baino jende gehiagok ikusten duela; desegokitze bat ahal dago? Horrelako saio atsegin bat ez al zen gehiago zaindu behar?

E.O.Jende gehiagok ikusten du bai, niretzat ez da inolaz ordu egokia. Gauez, 10,30etan mandoa kontrolatzen duena aita edo ama da eta hauek ez dute Katu Kale ikusten, gazteentzat zuzenduta bait dago. Baina T.B.ren ustez ordu onena da. Dena den aztertzen ari gara, gure ustez ordu desegokia bait da.

A.Zure ustez zer falta da programa musikal oso bat egiteko ETBn?

E.O.Ba medio asko, nik uste medio falta handia dagoela, edo karentzi dexentea behintzat. Noski gu oso brillanteak izango bagina eta ni kriston aurkezlea izango banintz dena askoz hobeto aterako zen, baina beno, ahal duguna egiten saiatzen gara gogoz eta burubelarri lan egiten.

J.M.EGANA

61

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak

Pertsonaiaz\ORMAZABAL5

Egileez\EGAÑA5\Komunikabid

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1278
 
azala1277

1279 zenbakia.
1990ko otsailaren 11a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza