Iñaki eta Ramon: "Trikitixan plazako saioenak egin du"


1989ko abenduaren 31n
"Harri txurian" deituriko lehen diskoa kaleratu dutela eta, Albizturko Iñaki eta Ramon trikitilari bikoteko Iñakirekin elkarrizketa.

"HARRI TXURIAN", TRIKITILARION LEHEN DISKOA KALEAN
Iñaki eta Ramon: "Trikitixan plazako saioenak egin du"
Urtetan trikitixak lerro berdinari jarraitu ondoren, azkenaldian, trikitilari gehiago sortzearen poderioz, konpetentzia haundiagoa da eta lana traiektoria ezberdinetik abiatzen du bakoitzak. Trikitixa berriaren sorrera ere aipatu izan da, baina Iñakiren ustez denetarik egin behar da, zaletuak gustora uzteko.
Albizturgo bikoteak orain bost urte kaseta argitaratu zuen, eta garai hartan oso berritzaile ikusi zen trikitiza hura gaur egun oso atzera gelditua nabaritzen du Iñakik,
"orain gauzak egiten diren abiadurarekin, geure kaset hura urruti gelditzen da, eta bi urte barru diskoa grabatuko bagenu, ziur 'Harri txurian' honetatik oso ezberdina izango litzatekeela".
Izan ere, aspalditik zuten buruan diskoa grabatzea, eta pieza batzu orain bi urte eginak zituzten;
"piska bat klasikoak gelditu ziren, eta modernizatzeko arregloak sartu behar izan ditut, beste itxura bat eman".
Oinarriak mantenduz
Klasiko eta moderno tira-bira horretan erritmo eta konpasak, dantzakoak, errespatatu beharra ikusten du oraindik Iñakik, eta Elkar-ekin atera duten disko honetan aurpegi bat bestea baino modernoago, berriago gertatzen bada ere, orohar nahiko klasikoa dela esan daiteke.
Iñaki eta Ramon trikitixa jotzen hasi zirenetik gauzak erabat aldatu dira, eta orduan hamalau bikote besterik aritzen ez bazen, orain izugarri igon da trikitijoleen kopurua.
"Hainbeste jenderekin, horrelako konpetentzia eta ideia berri ugarirekin, lehengo klasikotasunari ez zaio kasu gehiegirik egiten, eta traiektoria ezberdinekin egiten da lan, jazzaren lerroari jarraiki, akorde berriak bilatuz. Baten bat tokatzen bada polita eta klasikoa, horri ere aire modernoa atxeki beharra ikusten da".
Gainera, gertatzen omen da trikitilarien artean batek zerbait berria egiten badu, besteak ezin duela klasikoa egin, eta honi arriskurik ikusten dio Iñakik,
"ze akordeoi jazzero bat egin eta beste giro berriak sartzen badituzu, betiko trikitixa entzun duenak, adin batetik gora doanak ez du ulertuko''.
Honekin ordea ez du aurrera egin behar ez denik edierazi nahi, baizik eta ahal delarik denen gustoa egitera joan behar dela.
Disko landuagoak
Inoiz baino trikitilari gehiago izanik, disko produkzioak ez du gorakadarik izan, eta honek ez du harritzen Iñaki,
"ze lehen plazan jotzen ziren piezak bildu eta ateratzen zen, baina orain gai berriak sartzen dira, zailak, ahalik nork bereak, eta aurretik beste norbaitek atera duena gailendu asmoz".
Lan haundia beraz, eta luze jotzen duena gehienetan. Gainera, ezer berria egitekotan ezberdina egin behar omen da, askoz gaitzagoa suertatuz produkzio lan hau.
Trikitixa bera aldatu bada, inguruko giroa ere guztiz aldrebesa bihurtu da, eta plazarako etorkizun iluna ikusten dio Iñakik.
"Lehen trikitilari gutxi zegoen, ez zen erakusten konpetentziarik nahi ez zelako, baina dantzarako jendea erruz. Orain berriz nahiko trikitijole dago, baina dantzarako jenderik ez. Orain jendeak tabernetan eta etxean entzuten du, kalitate haundiagoz, eta zuzeneko saiorako ilusioa galdu egin du; gazteria ere ez da hain dantzaria etorri, eta plazako saioenak egin duela iruditzen zait".
X. MAKAZAGA
72

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaBesteak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakHARRI TXURI
EgileezMAKAZAGA2Kultura

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude