1965-08-01 |
Duela egun gutxi, diska berri bat entzun nuen, Mikel Laboaren lehen diska. Abeslari gazte onek aintziñako abestiekin osatu du bere eresorta. baiñan aren abesteko erak eta gitarraren akordeak soñu zaharrak, esnatu bakarrik ez baizik eta gaztetu, era ontako aide berri bat ematen die.
O Pello, Pello, Aurtxo txikla. Bereterretxen eta Amonatxo.
Amonaixo ezik (Barbier da egillea), beste guzien egillea ez ezaguna da, ortikan atera urte batzuek izango dituztela... gaiñera beren gaia... Bereterretxen esate baterako, Euskal Herrian V garren gizaldian ( Beamontes~en eta Agramontes~en hartean) sortzen ziren gertaketa bat geio edesten da, zelan Lerinteko kondeak Berterretxe jauna hil zuen. Etxeberritik Ezpeldoyerako bidartean dagoen harri irargai batek gogorazten du gertakizun au...
Bainan... oraingo, haide berri horiek ez dute ondatuko abesti holen izakera?
Ez ritmoa zerbait berritzeak ez dio sustraia aldatzen abestiari, gainera interprete bakoitzak beti eman behar dio bere estiloa.
Eres_egilleak ez diote garrantzirik ematen.
Bai noski. Kontuan hartu zazu herriak abesten duan musika dala. Bizarra kentzen ari zeran bi_ tartean ezin duzu bost abotsentzako egindako abesti bat kantatu. Garrantzirik ez emate orregatikia, erderaz hitz egitene: dakitenak erderaz abesten dute... Gainera telebista eta irratiaren influenzia oso aundia da.
Behar bearrezkoak dira, bai.nan garaiz, kontuan hartu orain arte ez dirala sekulan ere behar dan garaiean eldu, guk abesterako. aspaldidanik daude modatik pasata. Bereala euskeratu behar litzazke, beste iskuntzetan bezela.
Dudarik gabe "Soroak" en diskarekin garbi ikusten da "Salbato re', oso abesti zaharra da eta giro berri horrekin oso polita iduritzen zait, "Ikusten" berriz euskeratutakoa. Jendeak biak onartu ditu.
Bai garai batian beste ritmo batzuekin gertatu zan bezela, orain ere sortuko da euskal abesti berri eta berezi bat, latindarren eta anglosajondarren desberdiña. Bere seillo berezi bat izango duana esan nabi dut. Gainera bere gaia ma mitsua izatea lortu behar litzake( alegia prolema espiritualekin, sozialekin ta...) tamala bai da jendeari iristeko, orrelako bide on bat alperrik galtzea.
Zorionak lebendabiziko exituengatik, bigarrengo diska itxoiten gelditzen naiz. Laister izan deila.