Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1989-11-05 -- 1266.zenb

Hor Konpon: "Kanta martxosoagoak, baina melodiari garrantzia emanez"

Xabin Makazaga

argazkia

Hor Konpon musika taldeko Xabierri elkarrizketa.

MAKETA-DUN TALDEAK EZ DITU INORK GELDI ERAZIKO (6)
Hor Konpon: "Kanta martxosoagoak, baina melodiari garrantzia emanez"
Bi urte darama oņatiar laukote honek musika egiten, eta hasi berririk grabatu zuten lehen maketa, nahiko poperoa. Gabonetarako bigarren maketa grabatuko dute, indartsuago eta erritmo azkarragoz, baina kanten melodia galdu gabe.
Hor Konpon taldea Xabier (kitarra eta ahotsa), Andoni (baxua), Oskar (bateria) eta Ander(teklatuak) laukoteak osatzen du. Geuk lehenarekin hitz egin dugu, eta hasieratik garbi utzi nahi izan du taldean dexenteko eboluzioa eman dela sorreratik. 87an grabatu zuten lehen maketa, "Bada garaia", eta orduko estilo poperoa atzera utzi dutela esan beharra dago.

"Maketa hori polita zen, bertsio politak egin genituen; tartean bazegoen kanta martxosorik, baina popera jotzen genuen garbiki".

Kanta landuak zirela nabari da, baina zuzeneko saioetan jendeak ez zuen beraiek nahi bezala erantzuten,

"nahiko geldirik egoten ziren",

eta taldea eginez joan den neurrian oinarri sendoagoko kantak sortzeari ekin zioten, rockerantz abiatuz.

Ruperren eragina

Oņatin badira beste bi talde, herri mailan mugitzen direnak, 'Saz le bolo' eta 'Amonal', eta hiru taldeek lokal berean entsaiatzen dute.

"Hala ere herrian ez dago apenas giro rockerorik, talde hauek nahiko itxiak dira eta ez dira gehiegi mugitzen".

Ruper Ordorika ere herrikidea dute, eta honen eragina betidanik gaineratu izan zaio Hor Konpon taldeari. Xabierrek dioenez,

"hasieran argiagoa zen, baina batez ere kantatzean. Ruper asko entzuten nuen, eta bere ahotsa gelditu egin zait nolabait".

Maketa berria aurki

Orain tartetxo baten bila dabiltza, estudiotan sartu eta maketa berria grabatzeko. Gabonetarako ziur egingo omen dute, aurrekoa bezala Gasteizen. Bost kantaz osatuko dute maketa, taldearen bigarrena izango dena, eta bertan rockaren eskema tradizionala isladatuko da,

"hasieran baino erritmo azkarragoko kantak eginez eta kitarrei joku gehiago emanaz, distortzio botzarekin e.a.".

Xabierrek aipatu digunez, oraindik ere melodiak bere garrantzia gordeko du, baina martxa gehiagoko kantak egiteari ekin diote. "Kilometroak 89" zintan Gauza galduak kanta sartu zuten, maketan agertuko duten Beltzak gau bezalaren bertsio poperoa.
Aktuazio mailan, hasieratik nahikotxo jotzen bazuten ere, gehienak Oņatin izaten ziren. eta inoiz inguruko herrietan;

"esparru oso mugatua genuen, baina denbora pasa da eta jendeak jada ezagutzen gaitu, edo behintzat geure izena entzun du, eta Bizkaia aldetik ere hasi zaizkigu deika, kontzertuak lotu nahian".

Diskoa grabatzearen leloa aipatzean, inoiz egingo dutela badio ere, oraindik goiz omen da Hor Konpon-entzat.

"Aurretik lan haundia egin behar da taldean,.oreka lortu behar da eta ideiak oso garbi eduki".

Hemendik urte pare batetara ziur aukera txikiena ere aprobetxatuko luketela, baina oraingoz maketa berria grabatzeari ekingo diote, non taldearen eboluzioa argiago nabarmendu ahalko den, eta estiloa finkatzeari, zuzeneko soinua ere hobetu asmoz.
XABIN MAKAZAGA
46

Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Taldeak\HOR KONPON
Egileez\MAKAZAGA2\Kultura

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan