Su ta Gar: "Heavy-ari geuk asmatutako barrera ezarri zaio, eta apurtzen baldin bada hobe"


1989ko urriaren 15an
Su ta Gar musika taldekoei elkarrizketa.

MAKETA-DUN TALDEAK EZ DITU INORK GELDI ERAZIKO (3)
Su ta Gar: "Heavy-ari geuk asmatutako barrera ezarri zaio, eta apurtzen baldin bada hobe"
Matxitxa-rekin maketa grabatu berri dute, aurrerapausu galanta emateko daudela, presarik ez badute ere. Aitor, Xabi, Asier eta Borxa eibartarrek hutsune nabarmena bete dute heavya euskaraz egiten.
Bi urte inguru daramate elkarrekin. Hasieran ondo pasatzeko baino ez ziren hasi, entseiatzen baina zuzenean jo gabe, kitarristak beste talde batean jotzen bait zuen. Hura desagertzean, 89ko otsailean, serioago hasi zen "Su ta Gar". Aurretik kontzertu bakarra eman zuten, Ondarruko gaztetxean, eta otsailetik hona 14-15 saio egin dituzte zuzenean.
Ekainean beren kontura grabatu zuten lehen maketa,
"nahiko txapuzila, baina ez zen txarto atera. Matxitxak entzun eta berria grabatzeko esan zigun, soinu hobearekin, ganoraz zabaldu ahal izateko; eta horixe egin dugu".
Maketa honetan lau kanta daude: "Mari", "Gudari", "Basamortuetako Zalduna" eta "Jo ta Ke". Musika aldetik guztiz heavya balbin bada ere, hitzetan kanpoko taldeen bidetik irten dira oso, erradikal agertuz:
"ez gara hasiko 'mendian lore polita dago...' kantatzen. Ez dakit, apur bat bizi garen tokiko mobida kontatzen dugu; hemengo beste taldeak bezala, kaleko eta Euskadiko arazoetaz aritzen gara".
Kanta bat badute, "Anbotoko Mari", lerro honetatik ate geratzen dena, baina normalean mezu zuzen eta konkretua luzatzen dute: "Su ta gar borrokan gelditu barik, jo ta ke gogor etsaiari".
Aipagarria da talde berria izateko Eibarren jaso duen erantzuna.
"Jendea gurekin deputamadre enroilatu da. Zorte izan dugu, ze Iparraldean jo genuenean autobusa antolatu genuen lagunekin eta ondo atera zen, jendeak oso ondo pasa zuen. Herrian asko zabaldu zen ahotik ahora eta jendea esperoan zegoen. Ondoren Hilbera tabernan jo genuen, eta jendea txoratu ez, baina oso gustora ibili zen".
Ondarroan ere dexenteko arrakasta lortu dute:
"beti izan da herri euskaldun eta nahiko heavya, eta ondarrutarak nahiko erraz jan ditugu. Ikusteko dugu beste herrietan zer gertatuko den, baina dena primeran joango delakoan gaude".
Euskal Herrian talde heavy gehiago baldin badago ere, oraingoz euskaraz kantatzen duten bakarrak dira –Azpeitian ba omen dago Burdin deritzona–, eta hurritasun honen arrazoiak nahiko garbi antzematen dituzte:
"kontradizio bezala jo dute, ez dute ulertu heavya ere euskalduna izan daitekeenik. Baina rocka eta popa euskaraz egiten baldin bada, heavya ere berdin egin daiteke. Nik uste heavya beti muntaia multinazional bezala ikusi dela, ez dela hain herrikoi eta hemengoa. Hori geuk asmatutako barrera izan da, eta apurtzen baldin bada hobe".
"Judas" eta "Metalika"ren eraginak
Ordu beteko errepertorioan hiru bertsio dituzte, "Judas" eta "Metalika"renak, eta jasotako influentziak ere nahiko ezagunak dira, aipatutakoez gainera "Iron Maiden" eta "The Following" gogora daitezkeelarik.
Aurrera begira, etapa berri batetan sartu direla diote, orain artekoa baino garrantzitsuagoa:
"etorkizuna ondo ikusten dugu, baina baita nahiko beltz ere aldi berean. Ez dugu ekiporik eta kilo batetako zuloan sartu gara; abalista lortu behar dugu, materiala erosi, kontzertuak lortu, lokal berria moldatu... Kanta berriak sortu behar ditugu baita ere, ze jendeak ezagutu ez arren, gurezat dagoeneko nahiko nekosoak bait dira".
Orain arte izandako erantzunarekin flipatuta, ez dirudi aurrerantzean atsedenerako betarik izango dutenik.
XABIN MAKAZAGA
49


GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakSU TA GAR
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaBesteak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaBesteak
EgileezMAKAZAGA2Kultura

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude