Astekaria

 Elkarrizketak 

"Sakabanaketa, presoen osasuna txikituz"

Irudia

B. Artola


1262. alea
1989-10-08
alde 0    kontra 0

Krispin Batizen-i elkarrizketa

"Sakabanaketa, presoen osasuna txikituz"

Euskal preso politikoak gartzelan egotean pairatzen ari diren «larritasunezko» egoera fisikoa areagotua gertatu da Gobernu espainiarrak sakabanaketa politika martxan jarri duenetik. Euskal Herriko sendagile talde baten eritziz eta Krispin Batizen hitzetan, arazo politikoa alde batetara utziz, sendagileen betebeharra gaiso guztien osasunaren alde ekitea omen da.

Sakabanaketa politika ezarri arte, euskal sendagile ezberdinek presoak bisitatzeko aukera izaten zuten. Madrildik ordea araudi berriak ezarri dira eta egan, debekatua izan da sendagilearen bisita, mota guztietako laguntzak erabat murriztuz. Abokatuen bisita bera ere, oraindik epaitu gabe dauden presoengain bakarrik onartzen da.

Krispin Batizen hitzetan, espetxean egotean sortzen diren berezko gaitzez gain, sakabaneketak beste gaitz berriak gainezarri ditu.

"Espetxean garbitason neurriak lotsagarriak dira, baina okerrenak agian presoari jarritako segurtasun neurriak dira. Pertsona bat, 2 metro karrratuko gela batetan bakarrik denbora luzez egotean, inorekin hitzegin gabe eta zementuz inguraturik, desoreka fisiko gogorrak pairatzeko arriskuan dago"

Gobernuak politikoki ezartzen dituen neurri guztiak aparte utzita, sendagilearen eginbeharra gaisoaren osasuna zaintzea izanik, traba ezberdinei aurre egitea dela, pentsatzen du Krispin Batizek, sendagile baten zeregina.

"Desoreka sikikoek gerora fisikoak dakartzate eta honela ultzerak eta azaleko gaisotasuna batez ere, presio sikolojikoagatik sortzen zaizkie".

Krispin Batizek dioenez, sakabanaketak gaur egun presoaren egoera fisikoaren okertze bat suposatzen du eta zentzu honetan, sendagile bezala

"onartezina eta kaltegarritzat jo behar dugu politika hau".

Bere ustez pertsona baten osasunaren aurka doan egoerarik ezin du onartu sendagile profesional batek.

"Guretzat gobernuak presoen osasunarekin jokatzen du. Egoera fisikoak eta sikikoak duten loturaren arabera, Gobernuak maneiagarritasun eta kontrola lortu nahi baldin badu hauengan, estress sikikoa eta gaisotasun fisikoa sortu behar ditu. Beharturik gaude, arrazoi politikoengatik preso baten osasuna erabilia dela ikusten duguneran, astakeria hau salatzera. Guk behintzat ez dugu inoiz onartuko euskal preso bakar bat bera Espainiako gartzeletan hila izatea".

Madrildik ezarritako politika berriak, euskal presoen osasuna arriskua bizian jartzen du, eta bitartean euskal sendagileek ezin dute lortu presoei txekeoak egiteko baimenik.

B. ARTOLA

12

Gaiez\Politika\Euskal Herr\Presoak\Sakabanaket

Pertsonaiaz\BATIZ1

Egileez\ARTOLA3\Politika

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1261
 
azala1260

1262 zenbakia.
1989ko urriaren 08a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza