Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-14 09:19:54
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1989-10-01 -- 1261.zenb

"Aske izateko jaio gara, ez makurtzeko"

B. Artola

argazkia

Inaxio Kortabarria futbolariari elkarrizketa

Inaxio Kortabarria:
"Aske izateko jaio gara, ez makurtzeko"
Inaxio Kortabarria arrasatearra, urte askotan futbolean aritu den gizona da baina bizitzan beste gauza asko ezagutu dituen pertsona era berean. Presoekin gertatzen ari den sakabanaketa ez omen da politikoai bakarrik dagokion gauza, edozein herritar arduratu behar duen arazoa baizik. 'Erreflexio sakon bat egin beharra' omen daukagu denok gaur egun bizi dugun gezur eta balorerik gabeko bizitzan aurrera ekiteko.

ARGIA.Zer suposatzen du gorputzagatik arreta berezia mantentzen duen batentzat, kirolari batentzat, espetxean egoteak?

Inazio Kortabarria.Nire kirol bizitzan konpetizioa zer den erakutsi didate, arau batzuren barnean jokatzea zer den. Joko, apostu guztietan helburu batzu daude baina horretarako arauak behar dira eta hauek apurtzen direnean, ezin dira helburuak mantendu. Euskal preso politikoak iraunbizipen prozeso batetan aurkitzen dira eta bizitzaren jokoan irauteko aukerak mozten zaizkie, oso mugatuak aurkitzen dira.

A.Gaur egun euskal preso politikoak jasaten ari diren sakabanaketa politiko honek zein funtzio du?

I.K.Futbolean bezala edozein mailatan taldeko jokoa da garrantzitsuena. Indarra eta batasunarekin lortzen dira gauzak baina indar hori eliartasunak bideratzen du, bakoitzak banaka ezin izaten du ezer lortu. Espainiar poliziaren helburua, Gobernuarena, presoak banatzea da, taldea apurtzea. Era berean, talde barne bertan arazoak sortarazten badira, gauzak ez direla ongi joango badakite, elkartasuna puskatuko dela eta horretan ere saiatzen dira.

A.Euskal Herriko jendeak ba al daki euskal presoak benetan nola aurkitzen diren?

I.K.Gutxigorabehera denok dakigu nola aurkitzen diren, baina ez gara euren lekuan jartzen, beraien azalean jartzea falta zaigu.
Askok dakigu han barruan ezin dutela euren sentimendurik agertu, askatasunik gabe daudela. Balore asko galdu dira Euskal Herrian baina zenbaitzuk oraindik ideal batzuk dituzte, helburu bat bizitzan. Hemen gertatzen dena da, klase politikoa egunero telebistan agertzen zaigula, egunero beraien mezuak, gezurrak... Denok dakigu ez dela egia. Eguneroko horrekin azken finean Herria bere irudira moldatzen du klase politikoak. Herri hau ez da egoera normal batetan bizi bestela ezin izango litzateke onartu horrelako astakeriarik. Noizean behin, erreflexio bat bakardadean egiten dugunean, nik uste gehienok ohartzen garela zer egiten ari garen, baina bestela eguneroko horrek menperatzen gaitu.

A.Zer esaten dizu zenbatzuk gartzelara joateko arriskua, bizitza galizeko arriskua onartzeak?

I.K.- Gu aske izateko jaio gara, ez makurtzeko baina jakina da batzuk lau ematen dutela eta beste batzuk lau mila, eta horiek gartzelan daude. Niretzat preso politikoa izatea harro egotekoa da gaur egun. Haseran denok ginen abertzale, gero batzuk Konstituzioa sinatu digute, beste batzuk etsai handienekin elkartu dira...Jende askok nortasuna galdu du. Euskaldun asko gartzelara joateko eguna, aspalditik borrokatzen den helburuak lortzen direnean iritsiko da.
B. ARTOLA
13


Gaiez\Politika\Euskal Herr\Presoak\Sakabanaket
Gaiez\Kirola\Futbola\Jokalariak
Pertsonaiaz\KORTABARRI2
Egileez\ARTOLA3\Politika

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan