Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1989-09-24 -- 1260.zenb

"Hilabeteetako bakardadea leunduko duen soldatarik ez dago''

argazkia

Nikol Askarega artzainari elkarrizketa

NIKOL ASKAREGA
"Hilabeteetako bakardadea leunduko duen soldatarik ez dago''
Oso litekeena da Nikolas Karega, 'Moxo' baino euskal artzain zaharragorik izatea; ez asko hala ere. Boiseko euskal komunitatean errespetu handiko instituzio izatera iritsi den aulestiar honek ez du Ameriketaratu zenez geroztik, hirurogeita bederatzi urte badira, bere sorterria bisitatu. Eta, gogorra ematen badu ere, ez du Euskal Herriratzeko batere asmorik.

ARGIA.Zer dela eta etorri zinen Ameriketara?

NIKOLAS KAREGA. - 1920ko Apirilaren 3an irten nintzen Bizkaiko Aulestia herriko Telleria baserritik. Han denontzako beste ez egoteak bultzatu ninduen honuntza. Oso garai txarra ezagutu genuen eta onena handik alde egitea zen.

A.Ausardia ere behar da horretarako.

N.K.Haundia behar da etorkizunik ez duen baserri batetan jarraitzeko. Ez nintzen, gainera, gure ingurutik atera zen bakarra. Nire aurretik etorritakoak ere baziren eta haiek bidalitako berrien arabera etorkizun polita aurki zitekeen hemen artzaintzan. Gazte dexente etorri ginen bateratsu, egoera antzekoa bait zen baserri gehienetan.

A.Zein lanetan ibili zara?

N.K. - 1967tik erretiroa daukat, baina denetatik egin dut: artzain, rantxoetan lanean basoan, ur presen eraikuntzan, etxegintzan...

A.Zein da denetan gogorrena?

N.K.Artzantza dudarik gabe. Hilabeteetako bakardadea leunduko duen soldatarik ez dago. Ez da, bestalde, diru gehien ematen duen lanbidea. Presen eraikuntza tisikoki nekagarriagoa bada ere, soldata hobea du eta jendartean ari zara lanean.

A. - Zertan ari zara jubilatuz geroztik?

N.K. - "Hil artean bizi" dio esaera zaharrak, eta horixe bera egiten dut nik ere. Egunero joaten naiz Boisen dugun euskal etxera, eta beti badut berba norekin egin.

A. - Zergatik ez zara hirurogeita bederatzi urtetan Euskal Herrira itzuli?

N.K.Aurreneko urtetan dirurik ez nuelako, eta orain hara joateko ilusio guztia galdu dudalako. Urte asko dira ez dudala familiarrekin harremanik izan, eta pentsatzekoa denez ez da Aulestian inor nere zai egongo. Azken urteotan etorritakoek badute hara bisitan joateko joerarik, baina ni gazte nintzela ez zegoen horrelakorik. Ez modurik. eta are gutxiago dirurik.
41


Gaiez\Ekonomia\Lehen sekto\Artzantza
Pertsonaiaz\KAREGA1
Egileez\TAI1\Ekonomia

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan