1989-09-17 -- 1258.zenb
ARGIA.Noiz abiatzen da Itzultzaile Elkartearen proiektu hau.
MENDIZABAL.Ni hasieratik ez naiz honetan aritu, baina Elkartearen sorrera orain urte t'erdi izan zelarik, lehen bileretatik datorren kontua da. Gerora, Xabier Mendiguren eta Ramon Etxezarretak abiatu zituzten lehen harremanak Josu Legarretarekin eta Euskal Editoreen Elkartearekin plangintza bat zirriborratu asmoz.
A.Literatura itzultzaile kopuru nahikoa badago lan honi ekin ahal izateko?
M.Hori zaila da jakitea. Dena den, uste dut literaturaren itzulpen esparrutik landakoek ere disziplina desberdinetan entseiatu beharko luketela beren lana. Orduan, itzultzaile andana bat badela argi dago, Elkarteko bazkideak zenbatu besterik ez dago horretaz jabetzeko. Orain, literatura saila ez omen dabil bereziki bizkor une honetan, bakoitza bere martxan. Ezin dugu erreferentzia gisa hau kontutan hartu, eta dauden itzultzaileetatik ikusiko da zenbat dagoen prest honetan jartzeko. Bestetik, plangintza honetako lehen urratsak test moduan hartu beharko ditugu, alor honetan lehen proba den neurrian. Gauza asko argi ditzake orain suertatuko den egoerak.
A.Hala ere itzulpenak jatorrizko hizkuntzatik egitea oinarrizko erizpidetako bat izango da...
M.Noski, lehentasuna emango zaiola uste dut jatorrizko hizkuntzatik itzultzen jartzen denari. Hala ere, kontutan eduki behar da alemanera, errusiera, norbegieraz... eta holakoetatik euskaratzeko zailtasun bereziak izango direla, eta horrelako kasuetan beste hizkuntzetako itzulpenak baliatu beharko lagungarri bezala.
Erantzunik ez dago. Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Itzultzailea da Juan Mari Mendizabal ofizioz eta Elkarteko kide. Danieratik euskaratzeko egun dagoen bakarrenetarikoa ziurrenik.
Erantzunak
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa