Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1989-09-17 -- 1258.zenb

J.A. Herrero: "Urtean 20 filme on ikusiz gero, balantzea baikorra da"

Mikel Arrieta

argazkia

Donostiako Zinemaldiko hautapen batzordeko kidea den J. A. Herrerori elkarrizketa.

J.A. Herrero: "Urtean 20 filme on ikusiz gero, balantzea baikorra da"
Kresalako zine-klubeko zuzendari izatetik, 79ean zinemaldiko hautapen batzordeko kidea izatera ailegatutako 41 urtetako donostiarra dugu J.A. Herrero. Ordundik hona ehundaka pelikula ikusiak ditu, urtero zinema emaitza bikainena Donostiako jaialdira ekartzeko asmoz

ARGIA.Nola gauzatzen da hautapen batzordearen lana?

HERRERO.Lana bikoitza litzateke, urritik otsaila bitarteko hilabetetan burutzen dena, eta hortik aurrerakoa. Informazio bilketa da aipaturiko lehen etaparen funtsa, oraindik filmeak ez bait daude ikusgai. Benetako hautapen lana, otsailetik aurrera gauzatzen dena da, herrialdez herrialdeko pelikula ikusketaz hain zuzen ere.

A.Zenbat pelikula ikusten dituzue urtean zehar?

H.Batzordean lau kide izanik, zehazki hautapenerako 450 bat filme ikusten ditugu bakoitzak, lauetarik bik pelikula guztiak ikusten ditugularik; beraz orotara 850 bat filme ikusten ditugu.

A.Hautapena egiteko orduan, zein dira erabiltzen dituzuen erizpideak?

H.Zinemaldiaren arauek asko murrizten dute hautapena, gainontzeko jaialdietan aurkeztu gabeak, urtekoak, fikziozkoak, 35 mm.takoak... izan behar bait dute filmeak. Geratzen den esparruaren barruan, interesgarrienak, zirrara sortzen dutenak hautatzen saiatzen gara.

A.Kriterio geografikoa kontutan hartzen al duzue?

H.Printzipioz ez, baina nazio berdin batetako filme kopuru handi baten presentzia ekiditen saiatzen gara. Dena den, ez gara nazio guztietako filmeak ekartzen saiatzen, kalitatearen araberako hautaketa egiten dugu.

A.Zinemaldiaren gaia alde batetara utziz, nola ikusten duzu zinemaren gaur egungo egoera?

H.Interesgarria suertatzen den filmeen bataz bestekoa nahiko txikia dela esan daiteke. Kalitate eskasa duten pelikula kopurua bikainak suertatzen direnak baino ugariagoa da. Urtean zehar interesgarriak diren 20 filme ikusten baldin badituzu, balantzea baikorra da, txarrak direnak ahaztu egiten bait dira.

A.Eta euskal zinemari dagokionez?

H.Euskal zinemaz hitz egin daitekenaren leloa aspaldidanik datorren leloa da. Neri egokiago iruditzen zait euskal filmeez hitzegitea. Gauza orotan gertatzen den bezala, urte hobeak eta txarragoak daude. Aurtengoari dagokionez, ez dut uste txarrena denik, baina ez gara ere baikorregi azaldu behar.
MIKEL ARRIETA
59


Gaiez\Kultura\Zinema\Lehiaketak
Gaiez\Kultura\Zinema\Besteak
Pertsonaiaz\HERRERO2
Egileez\ARRIETA4\Kultura

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan