Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1989-07-30 -- 1255.zenb

J. Leon Kazabon: "Folkak etorkizun iluna du"

Mikel Arrieta

argazkia

"Azala" musika taldeko Jose Leon Kazaboni elkarrizketa.

"MARIGAIZTO" DISKOAREN OSTEAN BESTE BAT PENTSATZEN ARI
J. Leon Kazabon: "Folkak etorkizun iluna du"
Kaleratu berri dute disko berria, 7 urteren ostean laugarren lana dugularik honako hau. Diskoz eta folkaren egoeraz hitzegiteko asmoz, taldeko gitarra jolea den Jose Leon Kazabonek Oiartzunen duen baserrira gerturatu gara.

ARGIA.- Zein izan da Azalak zazpi urte hauetan eraman duen bilakaera?

J.L. KAZABON.Ni lehenengo diskoan ez nintzen egon, baina esan daiteke estilo aldaketa bakarra lehen diskotik bigarrenera eman zela. Lehenengo diskan Beltran zen talde burua, eta berak ezarritako bidea jarraitzen zen. Gero Beltranek Txanbela sortu zuen eta Azalak beste bide bat hartu zuen. Geroztikan nahiko estilo berdina jarraitu dugu.

A.Ze berrikuntza dakar "Marigaizto" izeneko azken honek?

J.L.K.Musika mailan soma daitezkeen berrikuntzez gain, ahotsa da berrikuntzarik nabariena. Honen arrazoia ulerterreza da: honen aurreko izan zen "Zaldiko Maldiko" izeneko diskoan kantak ez sartzearen arrazoi bakarra oso gaizki abesten genuela izan zen. Orain ordea Jojo Bordagarai eta Ramuntxo Carrerekin gauzak asko aldatu dira.

A.Nola ikusten duzu folkaren egoera?

J.L.K.Baldin eta etorkizuna nola ikusten den; profesional gisara ikusten baldin bada etorkizuna, ezinezkoa gertatzen da. Merkatua txikia da eta gainera euskaraz abesten baldin bada are txikiagoa. Berbenatan hastea adibidez, bihardanik litzateke posible: munduan zehar dabiltzan zenbait abeslariren abestiak hartu eta herriz herri kantatu. Baina guk abesti herrikoiak ditugu gustokoak.

A.Azken diskoari atxikituz, nondik datorkio izena?

J.L.K.Galdera horrek ez dauka erantzunik. Norbaiti bururatu zitzaion eta besteei atsegina suertatu zitzaigunez, aurrera jo genuen. Neri Jose Leon jarri zidaten bezala jarri diogu guk "Marigaizto" diskoan.
Abestiei dagokienez, orohar herrikoiak dira. Dena den bada guztien artean ezberdina suertatzen den bat: "Jota Vieja" delakoa. Oso kanta zaharra da, nahiz eta entzun ostean oso modernoa dela iruditu. Herrikoien artean kanta ezezagunenak hautatzen saiatu gara, beste asko oso entzunak bait daude.

A.Noiz izango dugu ordea Azala herriz herri ikusteko aukera?

J.L.K.Duela urte eta erdi utzi genituen herriz herriko iharduerak, asperturik bait geuden. Lehen esan dizudan bezala Folkak etorkizun iluna du; jende gutxi ibiltzen da gure atzetik, eta honen ondorioz etekinak oso urriak dira. Honen ondorioz ez dago ez ekipo onik ez eta tekniko onik, eta honek azkenean nekatu egiten zaitu. Teknikoak ez bazaitu ezagutzen, kultur emaitza ez da hain ona, eta taula gainean deseroso nabaritzen zaigu, honek jendearekiko harreman hotza sortzen duelarik.

A.Zer dela eta diezu folkak arrakasta gutxi duela. Hor dago Oskorri, esate baterako...

J.L.K.Nik bi puntu hauetan oinarrituko nuke: partaideek eskaintzen duten kalitate bikaina batetik, eta duten esperientzia bestetik. Ez dut uste dena den kalitate soilez arrakasta hori lor daitekeenik, ez bait dago merkaturik. Folkak behera jo duela esan liteke ezbairik gabe. Ganbara-koek diote gorakuntza ttipi bat somatu dutela, baina nik ez nuke hori horrela denik esango.

Disko honekin oso gustora geratu omen dira hala ere, eta zehazterik ez baldin badogo ere, beste disko bat gauzatzeko aukera aurreikusi dute dagoeneko. Martxa hartzen hasiko ahal da berriro!
MIKEL ARRIETA
56


Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Taldeak\AZALA
Gaiez\Kultura\Musika\Argitalpena\Diskoak
Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argitalpena\Diskoak
Pertsonaiaz\KAZABON1
Egileez\ARRIETA4\Kultura

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan