Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1989-07-30 -- 1255.zenb

A. Urkarregi: "UEUda UPVk izan beharko lukeena"

Lorea Agirre/Sabin Makazaga

argazkia

A. Urkarregiri elkarrizketa.

A. Urkarregi: "UEUda UPVk izan beharko lukeena"

ARGIA.- Zer eritzi duru euskal unibertsitate barruti bakarrari buruz?

A. URKARREGI.Arazoa politikoa dela argi dago. Unibertsitatean estatutoak eztabaidatu zirenean, planteatu zen barruti bakarraren beharra, eta onartu zen emendakin bakarra izan zen: harreman estuak ukaitea Nafarroako Unibertsitatearekin, baina goitik ezarritako ezintasun horrekin. Nafarroako Unibertsitatea gauzatzen denean badago zereginik harremanak estutzeko ikasle nahiz irakasleen artean. Barrutiaren aferan egin daitekeen gauza bakarra da, ez dago beste zereginik.

A.UEUk UPVri aurpegia garbitzen dio bere apendize bezala?

A.U.UEUren betebeharra EHU-UPVk bete beharko luke, baina ez dut ikusten UEU apendize gisa. UPV berak paso egiten du eta ez du onartzen hemen egiten dugun lana. Hemen egiten dena osagarria da eta unibertsitatetik kanpo dago, beste dinamika bat da, hainbat sail ofizialtasunetik kanpokoak dira.

A.Zer deritzozu dirulaguntzei dagokienez, UEU eta "Cursos de Verano" alderatuz?

A.U.Euskararekiko diskriminazioa garbia da. Azken finean dirua Eusko Jaurlaritzatik dator, nahiz eta ,"Cursos de Verano" UPV finantziatu, beraien aurrekontuetan sartzen dutelako. Argi dago ez duela sartu nahi bere aurrekontuetan UEUren presupostua. Jazinto Iturberen hitzen arauera, UPVk ezin duela beste unibertsitate bat finantziatu. Ez dute nahi kontrolatzen ez dutena bultzatu nahi, eta diskriminazioa nabaria da. Bidezkoa izango litzateke Euska Jaurlaritzak UEU bere osotasunean finantziatzea, inolako mugarik gabe, UPVk nahi izan zuen bezala.
LOREA AGIRRE SABIN MAKAZAGA
54


Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Unibertsita\UEU
Pertsonaiaz\URKARREGI1
Egileez\AGIRRE9\Gizartea
Egileez\MAKAZAGA2\Gizartea

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan