Astekaria

 Elkarrizketak 

Ernest Alkat: "Euskal Herriko xapelgoa bertze maila batean dago"

Irudia

Iñaki Camino


1242. alea
1989-04-30
alde 0    kontra 0

Ernest Alkat bertsolariari elkarrizketa

Ernest Alkat: "Euskal Herriko xapelgoa bertze maila batean dago"

Saioan baino zainek joago iduri zuen Ernest Alkat iholdiarrak xapela buruan akabantxan. Hainbat komunikabideri erantzun ondoren, gure aldi zen; eguneko gaiak ibili genituen, usainzkoak. Berak nahi baino beranduago utzi genuen.

ARGIA.Nola izan dituzu zainak, nola atzeman zuhauren burua egungoan?

E. ALKAT.Esan nezake, nerbioek jotzen gaituzte denak, baina borrokarik handiena nerbiotasun hori neurtzea da, eta saio normal batean bezala agertzea eta hori zen ene egungo helburua, usaiaz kanpoko zerbait egiten ari ez banintz bezala jokatzea, askotan horrek galtzen du pertsularia.

A.Kanporaketako egunaren aldean nola senditu zara?

E.A.Gorabehera gutxiagorekin, gorabehera gehiago eman dut orai artinoko kanporaketan, ta uste dut gaur neurri batean hasi naizela ta neurri berdinean segitu dudala.

A.Entzulegoa ez zegoen aski hotz hasieran?

E.A.Ez dut uste. Bai, hasieran bai bertsolariak eta bai entzuleak ere hoztasun batean dira, gero hartueman batzu sortzen dira eta uste dut gaur ere hala gertatu dela, nahiz ongi entzuten ez zen frontoinean.

A. -Gaien aldetik ez duzu uste gehienak inguru berera biltzen zirela, hizkuntzaren eta herriaren gerora nola politikara?

E.A.Hori askok esaten dute, baina gaurko munduan behar dugu bizi, eta nahi denean farre egiteko gai izan, gaur egun saio normal batzuetan farre egiteko nahiko gaiak badaude, baina ez dugu ahaztu behar gaurko bizitza hori ere, behar duela aipatu bertsulariak, eta horregatik beharbada gaiak oso seriosak izaten ahal dira, baina denak beharrezkoak dira.

A.Irri eta omorea badaki baliatzen halarik ere Alkatek:

E.A.Bai, ni oso omoretsua naiz nerez. baina bertsotan asko sofritzen dut omorezko gaiei buruz eta gai sakon eta seriosetan errazago kantatzen ditut bertsoak.

A.Aipatzen dute bertsularitzari ez dakarkiola onik xapelgoak. Nola dakusa hori Nafarroako xapeldun den Ernest Alkatek?

E.A.Txapelketa ez da bertsularien onerako, zeren eta nahi ala ez neurtze bat baita. eta denak adiskideak eta neurtu behar puntuazioaren bidez. Baina txapelketak duen ona da bertsu giroa bizten duela eta su bat bizten, bakoitzak bere inguruko entzuleak ekartzen dituela eta horrek du bertsularitza aurrerat eramanen, ta horrek du gaurko gazte eta umeei gogoa biztuko, eta horretan da nere ustez xapelketaren indarrik handiena.

A.Xapelgo honetan hautematen ote oraino mugaz eskuinaldekoen nagusigoa?

E.A.Bai eta pixka bat holako oztopo batzu sortzen ditu horrek, azkeneko urteetan saria gehien bat Iparralderat etortzen dela, baina horri buruz lan egin behar dugu, guk eta bertzeek, Hego ala Iparreko, eta bertsulari biek dute Nafarroa ere elkartuko, ez da guri berezkuntza egiten hastea, baina bertsuen bidez, kantuaren bidez elkarren arteko hartuemanen bidez Nafarroa ere bihotzaren barnean lehenbizirik beharko dugu osatu.

A.Eta Euskal Herriko xapelgoari buruz?

E.A.Euskal Herriko xapelgoa bertze maila bateko xapelgoa dago, eta nafartarrek ere abalaren arabera parte hartuko dute baina ez uste izan Nafarroakoa eta Euskal Herriko xapelgoa maila berdinekoak direnik.

IÑAKI CAMINO

Alkat txapeldun; atzean: Ezponda, J.M. Argiñarena eta M. Eire.

49

Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Txapelketak\EHko Bertso

Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Bertsolaria\ALKAT1

Pertsonaiaz\ALKAT1

Egileez\CAMINO1\Kultura

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1241
 
azala1240

1242 zenbakia.
1989ko apirilaren 30a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza