Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1989-03-26 -- 1238.zenb

"Alderdi abertzaleek autodeterminatioa nahi dute"

I.Z.

argazkia

Federiko Zabalari elkarrizketa.

"Alderdi abertzaleek autodeterminatioa nahi dute"

ARGIA.Zer da zuretzat Autodeterminazioa?

FEDERIKO ZABALA.Bere status politiko, ekonomiko, soziala eta kulturala askatasun osoz erabakitzeko herri edo nazio batek daukan eskubidea da. Bereziki berezko erabaki askez estatu independiente bat eraikitzeko eskubidea, edota, biztanlegoaren gehiengoaren erabakiz estatu baten lurraldean sartu ala ateratzekoa.

A.- 'Cuadernos de Alzate'n Jose Ramon Recaldek dudan jarri du autodeterminazio eskubidea eskubide ote den. Zer iruditzen zaizu zuri?

F.Z.Ezin utzizko eskubidea da. Herri batek horren ihardunerako aukera izango du ala ez; bere historiaren une bat ala beste hautatuko du hori erabakitzeko; aukeratu ahal izango du plebiszito baten moduan ala mailakatuki eta jarraian, baina autodeterminazio eskubidea berezko zaio herri oso bati, eta geurean, lege tradizio hain zahar batekin, eskubide hori Jatorrizko Subiranotasunean oinarritzen da.

A. Abertzaletasunak, historian barrena, noiz planteatu du Autodeterminatzeko eskubidea? Zein testuingurutan? Zergatik?

F.Z.Aberria-ren esanahia ez politiko hutsa; sustrai sakonak ditu, lurra maitatzea, gure arbasoengandik jasotako herria bizi den ingurua, herri osoaren eraiketa dakar honek, hor daude bere espresabideak milaka urteko hizkuntzan bere ezaugarriak, onak ala txarrak, baina herri beraren berezkoak.
Noiz? Kanpoko indarrek herri horren eskubideak erautsi nahi dituztenean, une horretantxe sortzen da autodeterminazioaren lehen sintoma. Foruak piskanaka piskanaka kentzerakoan.
Zergatik? Inork ezin beregana dezakeelako herri bat suntsitzeko harrokeria.
Zein testuingurutan? Hau jakina da dagoeneko, indarrez, Euskal Herriari bere Foruak kentzen dizkiotenean, Lege bihurtutako ohiturak kentzen dizkiotenean. Hortxe sortu zen Sabino Aranaren alderdia.

A.Posible ikusten al duzu Autodeternunazio eskubidea indarrean jartzea?

F.Z. Badirudi une honetan alderdi abertzale guztiek nahi dutela autodeterminazioa. Elkarrizketa argi batez helburu horretara iritsiko bagina, horixe litzateke benetazko herrien Europa.
I.Z.
FEDERIKO ZABALA
12, 13


Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Alderdiak\EAJ
Gaiez\Politika\Euskal Herr\Ekitaldiak\Aberri Egu
Pertsonaiaz\ZABALA3

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan