Astekaria

 Elkarrizketak 

Pello Lizarralde: "Asko kezkatzen nau narrazioaren erritmoaren problemak"

Irudia

Iñaki Camino


1225. alea
1989-01-01
alde 0    kontra 0

Pello Lizarralde idazleari elkarrizketa

"HATZA MAPA GAINEAN", BIGARREN NOBELAK ZINE TEKNIKEZ GAIN UDAZKENAREN PRESENTZIA

Pello Lizarralde: "Asko kezkatzen nau narrazioaren erritmoaren problemak"

Gaztaroko poemen argitaratzen gasi zen Pello Lizarraldek gehiago heldu dio narraziogintzari. "E Perricoloso Spoghersi"ren hariari utzi eta moduz ihardun nahi duela aitortu digu. Idazten hasi zen garai haiez eta egungo egoeraz ere mintzatu gara.

«Hatza mapa gainean» deritza Pello Lizarralderen azkenengo nobelari. Aurretik beste hiru proiektu bazterrera utzi ditu irudi obsesibo batetik sortutako hau idatzi arte. Etxetik ihes eginik geltoki batean hormaturik hil zen Tolstoi eduki du gogoan.

"Heriotze gogor hark inpresionatzen ninduen, obsesio hau botatzeko beharra sentitu nuen. Horrekin batera lotzen dut aspaldian nuen irudi bat".

Liburuaren hasiera da: pertsona bat euripean ihesean babes bila lastategira sartu da eta mementu hartan itzal besterik ez den batekin topo egiten du.

"Horrek proiekzio zuzena izan du lanean, irudi oso ederra iruditzen zait, oso nerea. Gero irudi horren desarroiloa etorri da".

Helburu narratiboez galde egin diogunean, ez digu erantzun zehatzik eman nahi izan, razionalizatze horiekin ez bait da oso gogoz sentitzen. Argi du hala ere, «E Perocoloso Sporghersi» aurreko lanetik salto bat egin duela.

"Uste dut oso hari gogorra zela, hasi eta bukatua zegoela eta uste dut salto egitea lortu dudala. Ez da oraingoa segitzekotan hain gogorra".

Narratzeko orduan hartu beharreko erritmoak kezkaturik, suspentsea baliatzen du, zineak horretan lagundu egin diola aitorturik. Poliki idaztea ere garrantzizko dakusa.

"Uste dut suspentsea eta tensioa, tensioa eta erritmoa oso hari tiratua dela, eta hari tiratu hori, nere ustez, ongi neurtua dago nobelan".

Udazkena mundu erreferentea

Liburua xumea iruditu zaigula esaten diogunean, ez du inongo arazorik erakusten onartzeko.

"Gainera ez dut inongo pretentsiorik. Nik ez dut ergel bat bezala liburua defenditzen indarrik gustatuko. Neri babarrik interesatzen zaidana da eritziak jasotzea".

Pelloren nobelan ez da zail gertatzen zentzazioen erreinu moduko zerbaiten sumatzea. Beretzat inportantea gertatu da udazkenaren presentzia.

"Neri gertatu zait azken adi honetan udezkenaren berraurkitze bat, eta udazkenak berak sujeritzen dituen gauzak zabalak dira. Erreferentzia mundu hori oso erabargarria gertatu zait erabateko garrantzia du nere ustez".

Poesiak beregan zer leku duen galdetuz gero, damutu hitza gogozko ez bazaio ere, aditzera ematen digu normala dela adoleszentziako poema haiek oroitu nahi ez izatea.

"Guri mesede egin ziguten 18-19 urtetan poema haiek argitaratu zizkigutenean, baina beste aldetik uste dut mesede kaxkerra egin zigutela, "aholkuak ematekotan perspektibaz egin behar bait da".

Irakurlearen ikuspundutik, eta ez kritikoarenetik, egun puntako idazle direnak garai bateko ('zaharrak') direla diosku, Izagirre bat edo Atxaga bat. Irakurle zaletuagoa deritzo ordukoari, eta uste du bazela bestelako gose bat orduan. Orain, bere ustez berotasun pixka bat falta da, eta gauzak konplikatu egin dira zaildu. Merkatu interesetan, editorialen ugalketan, konpetentzian eta gobernu hauei jasan behar zaizkien laguntzetan argitasun pixka bat aurkitzea gustatuko litzaioke. Egungo euskal literaturari irakurtzen jarraikiaz,

"irakurtzen dut, eta gehienekin aspertu egiten naiz, ez dut esango oraingoa hobea edo txarragoa den. Agian ni lehen beste bat nintzen eta beste begi batzurekin irakurtzen nuen".

IÑAKI CAMINO

Garai zailagoak oraingoak Lizarralderentzat.

66

Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argitalpena\Liburuak\Literatur l

Gaiez\Kultura\Literatura\Argitalpena\Narratiba

Gaiez\Kultura\Literatura\Idazleak\LIZARRALDE2

Pertsonaiaz\LIZARRALDE2

Egileez\CAMINO1\Kultura

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1224
 
azala1223

1225 zenbakia.
1989ko urtarrilaren 01a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza