Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1988-12-18 -- 1224.zenb

"Maite Dugun Selekzioa Da"

M. Goikoetxea

argazkia

J.A. Larraņaga, "Real Sociedad"eko jokalariari elkarrizketa

J.A. Larraņaga, Real Sociedadeko Jokalaria:
"Maite Dugun Selekzioa Da"
Futbol jokalariek ere badute zer esanik arazo honetan, beraiek bait dira azken finean projektu honen ardatza. Hauen iritzia jakiteko, Joan Antonio Larraņagarengan jo dugu, bai Espainiako eta bai Euskadiko selekzioetan jokatu duenez, zer esanik izango duela pentsatzen bait dugu.

ArgiaZein da jokalarien ikuspegia euskal selekzioari dagokionez?

Larraņaga.Hori projektu bat izan daiteke, baina projektu on bat izateko sarritan jokatu beharko litzatezke, eta dirudienez noizean behin jokatzea dute asmo. Beraz oraindik lan handia egin behar da.

A. Nork hartu beharko luke iniziatiba?

L.Honelako projektu bat martxan jartzeko danak hartu beharko genuke iniziatiba. Jokalariak beti egoten dira prest selekziora joateko, eta denen artean akordio batetara ailatuz gero, gauzatu daitekeen projektua dela iruditzen zait. Dena dela, Eusko Jaurlaritzak Federazioa sortzeko iniziatiba hartu beharko luke, Federaziorik ez baldin badago oso zaila bait da selekzioa osatzea.

A.Zein izango litzateke jokalarien erantzuna?

L.Azken partiduan garbi geratu zen jokalariak beti daudela prest selekzioan jokatzeko. Gainera geure selekzioa da eta nik uste dut maite dugula.

A.Noizbait aukeratu beharra balego, zein izango litzateke zure aukera?

L.Orain Euskadiko selekziorik ez dago eta Espainiakoan jokatu beharra dago, izena eta kategori piskat hartzeko, baina Euskadiko selekzioa gauzatuz gero, hemengoak Euskadiko selekziora joango lirateke inongo arazorik gabe. Baina oraindik lan handia egin behar da selekzioa aurrera ateratzeko eta guk behintzat ez dut uste aukera hori izango dugunik.

A.- Zein izango litzateke selekzio honen maila?

L.Honetan ez dago inongo dudarik. Gure jokalari asko daude Espainiako selekzioan, eta horrek jokalarien kalitate bikaina adierazten du. Bestelde azken honetan jokatu ditugun partidutan emaitza onak lortu ditugu, joku polita egiteaz gain.
M.GOIKOETXEA
41



Gaiez\Kirola\Euskal sele
Gaiez\Kirola\Futbola\Euskal Sele
Gaiez\Kirola\Futbola\Jokalariak
Gaiez\Kirola\Futbola\Taldeak\Real Socied
Pertsonaiaz\LARRAŅAGA3

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan