Astekaria

 Elkarrizketak 

Bautista ela Xalbador Madariaga aurtengo omenduak bertsolari egunean

Irudia

Iñaki Camino


1181. alea
1988-01-10
alde 0    kontra 0

Bautista eta Xalbador Madariagarekin elkarrizketan.

LUZAZ NAFARROAKO PLAZETAN GAINDI IBILI ONDOAN

Bautista ela Xalbador Madariaga aurtengo omenduak bertsolari egunean

Bizkai-Gipuzkoetan nola magaz haranzkoan ez ditugu beharbada arras ezagunak Madariaga anaiak, baina Nafarroan bertsozale izaki plazan aditu ez dienik ez dago. Urtarrilak 17an jasoko dute entzule nahiz bertsolari adiskideen txalorik.

Urtero dugu Donostian plazatan urte askoan ibilitako bertsolariren bati egindako omenaldia, eta aurtengoan Bautista ta Xalbador Madariagaren txanda da, biok batera, urte elkar haietako beren ekarriari halako goresmena egingo bailion bertsolarien elkarteak. Nafarroan hondarreko urteetako bertso laritzaren berpiztean beren alea eta jakinduria gogarsu eskaini baitute txapelketa nahiz saioetan, katea eteten utzi gabe, bihoaz besterik gabe berekin egindako entrebista laburrak gure omenaren erakusgarri

Xalbador: "Ez naiz txapelketetan asko ibili"

ARGIA. Zein da bertsotan eduki duzun ibilera?

XALBADOR MADARIAGA.Ni ez naiz asko bezala txapelketan eta aterea, atzen urte hauetan bakarrik, lehenago badakizu gaztetik hasi 15 urtetan eta ibiltzen ginena izaten zen erregetan eta urtezahar arratsetan eta, etxez etxe eskean kantuz, hartatik hasi ginen, gero tabernatan eta hola, gero badakizu pixka pixkan gustoa hartzen diozu. Plazak etortzen dira gero eta ikasi egiten da. Orain duela 4 edo 5 urte hasi nintzen txapelketetara agertzen.

A. Nola ikusten duzu bertso giroa orain?

X.M.Orain jendea zaletu da berriz bertsoarekin, gazteak behintzat, horregatik egiten dugu guztiok plaza gehiago, gaztea lagundu nahi dugu, gazteak ere egin dezan, gustoa har diezaion, eta ohitura har dezan. Atzen urte hauetan, 7 edo 8 urtetik hona asko aurreratu da.

A.Espero zenuen halako omenaldirik?

X.M.Ez nuen uste horrelako txandarik niretzat tokatuko zenik, eta oso gustora, oraingoz behintzat trankil.

A.Zer giro maite-izaten duzu zuk bertsotarako, nolako girotan moldatzen zara aiseen?

X.M.Nik uste bertsolariaren girorik onena, beti ere festetan edo zenbait bazkariren ondoan mahaian jartzen delarik.

A. Non ikusten duzu giro gehien Nafarroan bertsotarako?

X.M.Hemen alde honetatik ez dago giro handirik, gaztea ere gutxi dago eta. Nik uste Iruñea alde horretatik gehiago juntatzen direla gazteak eta alde horretan gehiago zertzen dutela. Hemen Lesaka alde honetan noizean behinka gu aritzen gara lagunak, baina gure artean, hemen gazterik ez dago.

Bautista: "Urte joanen saria ematen digute''

ARGIA. Lehen ere omenaldia egina dizute. Esan ote daiteke ohitua zaudela?

BAUTISTA MADARIAGA.Ez, lehen ere hemen egin zidaten herrian, orduan pixko bat, momentuan nerbioso xamar.

A.Espero zenuen halako omenaldirik?

B.M.Ez, ez nuen espero, ez nuen itxaropenik, baina zahartu naizelako edo egiten didatela uste dut, badakizu denbora askoan hor ibili naiz eta...Plaza asko eginda nago hemen Nafarroa aldean.

A. Zer moduz moldatzen zara txapelketetan?

B.M.Orain arte beti bastante ongi, batez ere atzetik baldin banoa. orduan ongi atera. Eta Nafarroako Txapelketa irabazi nuenean ere, semifinalean hirugarren atera eta gero txapela irabazi nuen lasai kontent, eta lasaitasun hori behar da txapelketan.

A.Zein dira gogoan dituzun momentuak, gozoenak edo?

B.M. Txapelketan beti besteak ari diren denbora (farrea). Mementu ona ere maisu haiekin ari nintzen denboran, Gipuzkoa horretan baziren mordo bat, bizkaitar haiek eta...

A. Baduzu asmorik oraindik ere Nafarroako Txapelketan parte hartzeko?

B.M.Ez dakit ba, omenaldia eginda erretiratu egiten dira gehienak, horretan ez baina, plazako bestelako saioetan bai, horretan dei egiten duten arte segiko dut, beharbada txapelketan ere, baina ez dakit.

INAKI CAMINO

Bautista.

Xalbador.

50

Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Bertsolaria\MADARIAGA5

Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Bertsolaria\MADARIAGA2

Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Ekitaldiak\Bertso Eguna

Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Ekitaldiak\Omenaldiak

Pertsonaiaz\MADARIAGA2

Pertsonaiaz\MADARIAGA5

Egileez\CAMINO1\Kultura

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1180
 
azala1179

1181 zenbakia.
1988ko urtarrilaren 10a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza