Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1987-06-28 -- 1157.zenb

Imano! Lazkano: "Zenbat Busti Nahi Den, Hainbeste Ur Dago''

argazkia

Imanol Lazkano bertsolariari elkarrizketa
Imano! Lazkano: "Zenbat Busti Nahi Den, Hainbeste Ur Dago''

ARGIA.Zeintzu izango dira hemendik aurrera zu lehendakari zaituen Elkarte berriaren helburuak?

IMANOL LAZKANO.Estatutoetan dago idatzirik egin behar den guztia, bertsolaritzaren etorkizuneko putzu edo osin handi horretan, zenbat busti nahi den, hainbeste ur dago; adibidez artxibo lan bat dago, bertso asko galtzen bait da, bertso zahar asko galdu den bezalaxe eta hori dena artxibatu eta landu egin behar da. Bestalde, bertsolaritza eskoletara pasatzen ari denez gero, horren koordinazio eta antolakuntza egin behar da, materiala eta irakasleen prestakuntza bezalaxe. Ezin ahaztu ere biharko bertsolaritza, ea ze motakoa nahi den; kontuan hartuz biharko bertsolariak txapelketen arabera egingo direla.

A.Bertsolaritzaren egoeraz baikor agertzen al zara?

I.L.Badirudi euskara salbatzen den neurrian bertsolaritza salbatuko dela, lorik ez badugu hartzen behintzat. Baina datorren Jendea, gazte jendea ikusita, oso baikor sentitzen naiz. Horregatik, elkarte honen lana, zeregina, gazte hauen indarra aprobetxatzea eta antolatzea da.

A.Nabarmendu izan da Elkartearen lorpen gisa lortutako akordio edo kontsentsu zabala, Zatituta al zineten bada?

I.L.Bertsolariak euskaldunak gara eta kitto; guk ez ditugu diferentziak egiten gure herri barruan, gaur egun zenbait politikok jartzen dituzten sasimugak bezalaxe.

A.Noiztik dator Elkartea sortzeko behar hori?

I.L.Bertsolariak biltzen ohitu ginela badira hamabi-hamahiru urte. Loiolako komentuan egiten genituen orduan bilerak, eta ikusten genuen elkarte bat beharrezkoa egiten zela, baina beti utzi, beti utzi, horretan egon gara azken txapelketa garairarte. Azken Txapelketa Nagusia antolatzeko, bertsolaritza inguruko hainbat jendearengana jotzean, ikusi zen elkarte honek ez zuela izan behar txapelketa egiteko bakarrik, lan gehiagorik ere bazegoela bertsolaritzan eta abiatu ginen elkarte hau gorpuztera.

A.Diru kontutan nola zabiltzate?

I.L.Ez dugu oraindik iturri ziurrik; nik uste dut ordea, gauzak gogor aurkeztu behar direla, hau ez delako zenbait bertsolariren altxorra. Euskal Herri guztiaren altxorra baizik. Horregatik nik ez dakit zeinek eman beharko duen diru laguntza, diputazioek udaletxeek edo Eusko Jaurlaritzak... Baina hau, nahitaez aurrera atera behar: den lana dugu, eta baten batek dirua luzatu beharko du.
47

Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Elkarteak\Bertsozalee
Pertsonaiaz\LAZKANO1
Egileez\ZUAZALDE1\Kultura

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan