Astekaria

 Elkarrizketak 

Zizurkildarren Omenaldia

Irudia

Etxeberria


115. alea
1965-05-09
alde 0    kontra 0

Aita Otaņori Zizurkilen egindako omenaldiari buruzko elkarrizketa J.M. Garmendiari

Zizurkildarren Omenaldia

Nere idatzi au astean, or borutzen dun Otaņoren irudia euki det aurrean. Eta irudi sakona dalako, aldizkari ontan tartetxo bat gorde zaio.

Irudi onen orijinala ikusi nai dunak Zizurkillen, Elbarrena barrutiko gaztediaren etxean dauka. Ramon Alzate, erriko seme baten egintza da. Ikusi dutenak, Otaņoren sakontasun guztia daukala esaten dute.

Margolariak, oņean ipintten dun bertsoak dion bezela, amets bat josita dago zapian.

Ata Otaņo, bere gorputz eta. jantzi. Apain antzean, zenbait lurraldeetan ibilli dan euskaldun ezitako bat bezela. Txamarra-kin, estalkia esku batean eta txapela bestean.

Eskubi aldean Arientina ageri da, bera bizi izan zan Santa Fe erria. An dago Otaņo, txindi apurtxo bat osatzera joanda. An dago gorputzez, izatez.

Bere begietan, ordea, gogo sakon bat nabaitzen zaio. Urrutira begira dauzka bear bada iņora ez... nunbaitera.' Irudimenak Euskalerrian dauzka. Itsasoaren beste aldean, bere etxea gogoratzen zaio: Errekalde. Ango gozotasuna, etxeruntz doan bide zarra, ondoko intxaur zuaitza. Dena burnan'berritzen zaio. Ez du ezertxo aztu, bizi-berria balu bezela gogoratzen zaio.

Zizurkildarrak.Otaņo maite dute. Badakite nor zan. Etzekiten bakanak ere, irudi au ikusi utsarekin, nor zan, aren gizatasuna ta bertso mallan noraņo iritxi zan ikasi dezakete.

Amaika Zizurkildarrekin itzegin det Otaņori buruz. Eta guztietan, erabat arritu naun gauz bat ikusten da: denak P. M. Otaņottzaz etxeko bat izan bazuten bezelaxe diardutela: gozotasun berberarekin, gogo berberarekin.

Eta maite dutelako omenaldi berezi bat eratu diote iltonen bederatzirako. Omenaldi gozo antan, erriko Luistarrak izan dira, batez ere jaialdi au bizkortu dutenak. Aiekin batera tartean izan dira bere amaika odoleko.

Orren barri jakiteko M. J. Garmendia ankeratu degu. Emen azaltzen dira bere erantzunak. Nor obe, erriko seme bat baņo?

Ain zuzen ere, lantokian Portunean, topo egin degu ta galdetu diogu:

Kaso Migel Joxe.

Kaxo, Zerk ekarri zaituzte onuntz ?

Bada, zure lan ortan eragozpen pixka bat agitera etorri gara. Otaņori buruz galderatxo batzuek egitera.

Galdetu, galdetu, erantzungo ditut eta, ala moduzkoak baldin badira.

Nundik nora bururatu zaizute omenaldi au egitea ?

1963'gngo. urrillean Eguiņozun gu an gertatu. Egun jator bat igaro Txirritaren omenaldi bat zan eta ondoren, Pello Marina egin bear gendula pentsatu gendun eta orra or...

Nortzuek izan dira, omenaldi au eratu ta tajutu dutenak?

Zizurkilko Luistarrak eta Otaņoren familikoak.

Zerorri, Garmendia, askotxo satu zeran ezkero, esan- eizkigutzu, zenbateko arazoak menderatu bearrak izan dituzuten omenaldi au eratzeko ?

Eusktzaindiak eta erriko agintariak asko lagundu digute ta arazo aundirik ez degu izan jaunari eskerrak.

Esan al dezakezu, programa ze; nolakoa izango dan?

Esanda dagon bezela Loraillar'n 9'an. Bederatzi ta erdietan lapida ren onespena Errekalde baserrian. Amar ta erdietan Meza Nagusia. Izlari A. Lekuona. Ondoren estatua ren onespena, Tolosako Udaberri taldeko dantzariak, bertsolariak. Urrena, anal arteko bazkaria. Gero izlariak Otaņoren barri adieraziko du. Bertsolariak eta euskal erromeria amarrak arte.

Norbaitek lagundu al dizute diru betiko gara bera ortan, edo ta organizatu dezutenok, zeron poltsikotik bota bearrak izan dituzute ?

Oraindaņo Donostiko Aurrezti Kutxarena besterik ez degu.

Beste gaņantzean, laguntza eskatu zaizkioten zenbaitek erantzun ona eman al dute ala...?

Ez degu laguntza anndirik eskatu diru gai ortaz, baņan uste degu zerbait osatuko data.

Omenaldi au ospatzeko, Zizurkillen egundoko arreta dago, erriak maite du Otaņo, ta bere familikoak ori badakite. Asko bizi al dira Zizurkillen Otaņoren aide diranak? Bere seniderik bizi al du?

Ez det uste bere seniderik bizi danik, baņan sei seme alaba omen zitun. Uste det danak bizi dirala ta oraindik orain izan barri dira iru alaba ta illobak. Eta bere lengusu ta famili arteko asko bizi dira Zizurkil eta inguruetan.

Entzunda daukagunez, Otaņok ezurrak bere lur maitean utzi nui zitun Baņa alabearrez, Ameriketan il zan orain urteak dirala. Zenbat urte dira ill zala?

Bertso onetan ondo erakusten du ezurrak emen utzi nui zituala:

Nere lagunik maitatuena

Ombu laztana zu zera,

Argatik nator zure kolkora

Ni malkuak ixurtzera.

Iduriturik naramazula

Atariko'intxaurpera.

Beti izango zaitut goguan.

Baņan joan nui det ostera

Euskal lurreko zuaizpe artan

nere ezurrak uztera.

Bere gogoa ala ez izan arren Arjentinan daude bere ezurrak, 1.910' ko Lorraillaren bostean il zan:Emendik joan zan baņan Ezta beņere ilko.

Bere ezurrak Ameriketan daudenez, ekartzeko modurik ba ote legoke ?

55 urte buru dira il zala, zalla izango dala uste det aren ezurrak ekartzen.

Programak dion bezela, bere etxean lapida bat jarriki zaio. Lapida orrek zer esango du ta nork eskeņi dia?

Lapida ori eskeņi diotenak baserri bertakozk, lengusu baitira. Onela dia: Errekalde baserria. Emen jaio zan Otaņo ta Barriola'tar Pedro Mari, 1.857'ko Ilbeltzaren 26'an.

Arientinan iltzan 1.910'ko Loraillaren 5'an.

Nun jartzeko asmoa dezute busto ta estatua ori?

-Zizurkilko enparantzan, danak ikusi ta ikasi dezatela Otaņoren berri.

Nork egin du busto ori?

Oso ezagun dan Donostiko Lopetegui jaunak

Erriko semeak ondo erantzungo duela, ziur gande gure aldetik. Zeruko Argiak era ale auxe. Otaņoren omenez eskeņi du. Beste aldetik emen dijoazten argazki fotografiak bere aideak emandakoak dira. Zer geiago eskatzen diozu aldizkari oni, ta zar eskatzen diozu erriari egun ortarako?

Lenengo eskerrak ale au eskeņi digulako, eta aurrera ere jarrai dezatela orretan

Eta erriak lagundu dezala aldizkari au zabaltzen eta euskeldun jator izaten.

Zerbait geiago esateko adiskide?

Bada gure eskerrik beroenak bidali nai dizkiogu Alzate'tar Ramoni, ain egoki egindako kuadroa Otaņori eskeņi diolako. Era berean, eskerrak aldizkari onentzat eta irakurle danentzat, Agur.

Gure berriketa bukatu zanean, agurtu giņan, ez nosk, i aurretik, egun ori, beren bizitzako egunik onena izan zedin opatu gabe.

Etxeberria

7

Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Bertsolaria\OTAŅO2

Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Ekitaldiak\Omenaldiak

Pertsonaiaz\OTAŅO2

Egileez\ETXEBERRIA1\Kultura

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala114
 
azala113

115 zenbakia.
1965ko maiatzaren 09a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza