Astekaria

 Elkarrizketak 

Mekaniko Bat: Jose Kruz Mujika Aramburu

Irudia

Josu Iztueta


1098. alea
1986-04-06
alde 0    kontra 0

Mekaniko Bat: Jose Kruz Mujika Aramburu

Itsasondon jaioa, orain 26 urte ditu eta Jokin Mujika txirrindulariaren anaia da.

A.Hi ere txirrindularia izan hintzen ezta?

J.Bai, afizionatu bezala korritu nuen baina 23 urterekin edo utzi beharrean gertatu eta geroztik bizikleta munduan segitzen dut.

A.Zein da hire lana?

J. Beno, ekipoko autobusaren txoferra izateaz gainera mekanika eta materialaren ardura neronek daramat, beste bi mekaniko ere badaude eta denontzat lana sortzen da... tenporada haseran 60 bizikletatik gora montatu behar izaten ditugu, karreterakoak gehien bat baina aldizka ziklokros eta pistakoak ere bai.

A.Materiala nondik ekartzen duzue?

J.Kuadroak eta fabrikan egiten dira baina tuboak kanpotik ekarriak dira, eskulekuak, kanbioak, eserlekuak etabar Italiatik ekartzen ditugu normalean.

A. Bizikletarekin gustora egotea garrantzizkoa izango duk noski?

J. Bai, bakoitzak berea neurrikoa eta gustokoa behar du, batzutan norbera ondo ez dabilenean bizikletaren aitzakia ere jartzen da, baina hau gerta ez dadin egunero garbitu, oliotu eta prest eduki behar ditugu.

A. Eta arropak nork garbitzen ditu?

J.Orain arte bakoitzak bereak garbitzen zituen, izan ere egunero izardia dela, hautsa, euria etab. "koladatxoa" egin beharrean izaten dira hurrengo egunerako garbi ateratzeko, aldatzeko arropak izan arren... tenporada honetatik aurrera garbigailu bat eramango dugu gure joan etorrietan.

A.Zer duk hire lanean gogorrena?

J. Gogorrena askotan hilabete t'erdi edo bi kanpoan segidan pasa beharra...

Baina Joxe Kruz beti dago lanpeturik, irrifartsu eta muxugorri.

Josu IZTUETA

33

Gaiez\Kirola\Txirrindula

Pertsonaiaz\MUJIKA4

Egileez\IZTUETA2\Kirola

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1097
 
azala1096

1098 zenbakia.
1986ko apirilaren 06a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza